ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Humor Gráfico. Quino

  • Jaulkipen-data: 31/03/2017
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 39.6 x 39.6 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 115 x 105.6 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 1
  • Zigiluen posta-balioa: 3.15 €
  • Tiradaren ale-kopurua: 180.000

Quino

UMORE GRAFIKOA. QUINO.

2014an abiarazi zen Umore Grafikoari omenaldia egiten dion serie hau, Forgesi eskainitako zigiluarekin. Hurrengo urteetan beste batzuei eskaini zitzaien zigilua, hala nola, Peridis eta Gallego y Rey marrazkilariei.

Aurtengo bloke-orria Joaquín Salvador Lavado Tejón talentuari eskaini zaio, Quino ezizenaz ezagunagoa dena.

Jaulkipen berri honek Mafalda komiki ospetsuko zenbait pertsonaiaren irudiak biltzen ditu, hori baita bere lanik ezagunena nazioartean. Zigiluaren inguruan Manolito, Felipe eta Libertad ageri dira, baita protagonistaren gurasoak ere. Horren gainean, Quinoren beraren irudia ageri da, bere omenez jaulkitako zigilua harro begiratzen dagoena. Zigiluan, Mafalda denok ezagutzen dugun eran dago, alegia, munduari begira.

Quinok betidanik jakin zuen marraztea zela bere bokazioa. Arte Ederretako Eskolan ikasten hasi bezain laster, anforak eta natura hila marraztu ordez umore grafikoari ekin nahi ziola erabaki zuen, hori baitzen bere benetako zaletasuna. Eta hala egin zuen. 1954an argitaratu zuen bere lehen orrialdea Esto es izeneko astekarian, Buenos Airesen.

Harrezkero, bere marrazkiak Latinoamerikako eta Europako aldizkari eta egunkari ugaritan ageri eta agertzen dira.

1963an bere lehen umore-liburua argitaratu zuen, Mundo Quino izenekoa. Umore grafiko mutuko marrazkien bilduma zen.

Beranduago, publizitate-kanpaina bat zela eta, zenbait pertsonaia sortu zituen, zeinen izena M hizkiaz hasi behar zen. Azkenean kanpaina bertan behera geratu bazen ere, bere lana oso baliogarria izan zen, besteak beste, bere pertsonaiarik ospetsuena sortzeko: Mafalda.

Zopa gorrotatzen duen eta adinez helduak diren pertsonen bizimodua zalantzan jartzen duen neskatila 1964an agertu zen lehen aldiz Primera Plana izeneko astekarian, Buenos Airesen. Gero, pertsonaia nazioartekotu zen El Mundo egunkariari esker, izan ere, astean sei aldiz agertzen hasi zen.

Horren ostean liburuak eta bildumak ere argitaratu ziren, 1973. urtean pertsonaia hori marrazteari utzi zion arte. Hala ere, hobekien egiten duena egiten jarraitu zuen: arkatza eskuan hartuta eta irudimen izugarria lagun, paperean istorioak sortu.

Partekatu zure sareetan