ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Cine Español. Festival de Málaga

  • Jaulkipen-data: 17/03/2017
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo
  • Zigiluaren tamaina: 33.2 x 49.8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 15 sellos en PP
  • Zigiluen posta-balioa: 0.60 €
  • Tirada: 240.000 sellos

Cine Español. Festival de Málaga

ESPAINIAKO ZINEMA. MALAGAKO ZINEMALDIA. ZINEMA ESPAINIERAZ

Malagako Zinemaldia 1998az geroztik ari da espainiar zinema saritzen eta goresten.

Mundu osoko zinemaldien artean erreferente bilakatzera iritsi da pixkanaka-pixkanaka, eta urtero antzezpen munduko pertsona ospetsu ugari eta sektoreko bestelako hainbat profesional elkartzen ditu.

Kategoria ezberdinetan saritutakoek Malagako lore tipikoaren erreprodukzioa jasotzen dute saritzat, biznaga. Bola itxurako jasmin sorta bat da hori, zehaztasun handiz egina, eta Malagako kaleetan saldu ohi dira, batez ere udako hilabeteetan, inguruan usain berezi eta ahaztezina uzten dutelarik.

Aurten ere, Espainiako Zinema sailaren barruan, Correosek zinemaldiari zuzendutako Premium paper-orri berri bat plazaratu du.

Paper-orri honek berezitasun bat du: azetato gardenean inprimatu dute lehen aldiz, fotograma bat balitz bezala.

Zigiluaren diseinuan bokarta edo antxoa bat agertzen da, Malagako hiriarekin lotura estua duen arraina alegia, itsasoa irudikatzen duen urdin koloreko trazu batzuen gainean kokatutako film zinematografikoa duen lata batetik ateratzen dela.

Premium paper-orriak, gainera, zinemako kamera baten irudia du, hots, Malagako “Farola” ospetsua irudikatzen duen argi izpia bidaltzen duena. Itsasontziek hiriko badiara bidean gidatzeko erabiltzen duten itsasargia da.

Diseinuak Zinemaldiaren historia azaltzen du, laburki, eta batez ere, Zinemaldiak hiriaren kultura-garapenean duen eragin lar positiboa azpimarratzen du, azken urteotan hiria erreferente bilakatu baita goitik beheraino alor horretan.

Museo garrantzitsuek, garapen urbanistiko eta estetiko berriak, tabernek, jatetxeek hala nola ekitaldiek oso hiri erakargarria bihurtu dute Malaga, eta bisitari kopuru handia du urtero.

Premium paper-orri berri honek 15 zigilu autoitsaskor ditu, eta Zinemaldiaren aztarna ezabaezina utziko du, bai eta dagoeneko 20 edizioz harrera egin dion hiriarena ere.

Partekatu zure sareetan