ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Tradiciones y Costumbres. Semana Santa

  • Jaulkipen-data: 05/04/2017
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24.5 mm
  • Txeketegiaren tamaina: 166 x 63 mm
  • Txeketegiaren zigilu-kopurua: 8
  • Zigiluen posta-balioa: 1 €
  • Tirada: 360.000 de cada motivo (180.000 carnés)

S. Santa

TRADIZIOAK ETA OHITURAK. ASTE SANTUA.

Urtero, udaberria heltzean, tradizio eta ohiturarik zaharrenak loratzen dira Espainiako txoko ugaritan: Aste Santua. Hori dela eta,  Correos-ek lau zigilu jaulkiko ditu, egun horiek mirespen handiz bizi dituzten Espainiako lau udalerriri eskainiak.

Cáceres: Cáceresko Aste Santuari Nazioarteko Interes Turistikoa aitortu zitzaion 2011. urtean. Kofradia zaharrenetako bat, Cristo Negro Ermandadea, misterioz eta legendaz beterik dago. Antza denez, Kristoren Ordenaren eraketarekin du lotura, 1319. urtean 20 tenplariok eratutakoa. Zigiluak Jauna Kalbariorako Bidean pausoaren irudia du. Konposizio ederra da, non Kristo Eroria ageri den eta bere alboan Verónica Andre Deuna,  aurpegia garbitzen diona.

Zamora: Zamorako Aste Santuari Nazioarteko Interes Turistikoa aitortu zitzaion 1986. urtean. Isiltasuna eta solemnitatea, koro batek, pausoek edo otoitz batek bakarrik hausten dituztenak. Musikak ere protagonismo handia du hiri honetan. Besteak beste, Thalbergen hileta-martxa edo misererearen kantua entzuten dira. Zigiluan kandela baten argia duen faroltxo baten irudia ageri da, zenbait prozesiotan pausoaren alboan doazen pertsonek eraman ohi duten objektua da eta.

Málaga: eguzkiari, itsasoari eta egun horietan hiriko kale ederretan barrena ibiltzeari esker, jaiegun hauek ospatzeko hiri kuttunetako bat da. Málagan poztasunez, modu zaratatsuan, bibaka, bat-bateko saetekin eta txaloka bizitzen da Aste Santua pausoak igarotzen direnean. Nueva Málaga auzoko herritarrek, adibidez, 12 ordu baino gehiagoko ibilbidea egiten dute Barkameneko Nazarenoarekin eta Esperantza Berriaren Ama Birjinarekin, nekerik edo ahultasunik erakutsi gabe, eta horien alboan auzokide guztiak daude, animatzen. Zigiluak Málagako jaunaren irudia du, Nuestro Padre Jesús Cautivo (Aita Jesus Gatibua), urtero Astelehen Santuan bere tunika zabukatzen duena Málagako kaleetan zehar.

Behe Aragoi: Albalate del Arzobispo, Alcañiz, Alcorisa, Andorra, Calanda, Híjar, La Puebla de Híjar, Samper de Calanda eta Urrea de Gaén izeneko herriek osatzen dute Danborraren eta Dunbalaren Ibilbidea. Tradizioaren arabera, danborra eta dunbala jotzeari ekiten zaio ordu zehatz batean. Une horri «ordua haustea» deitu ohi zaio. Ia-ia herri guztietan egiten da Ostegun Santuko gaueko 12:00etan. Canaladan, berriz, Ostiral Santuko eguerdiko 12:00etan egiten da. Danborren eta dunbalen dunbotsa ez da gelditzen Larunbat Santura arte. Zigiluan, une horren irudia ageri da.

                                                                             

Carmen Álvarez Casanova

Partekatu zure sareetan