ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

300 Aniversario Real Compañía de Guardiamarinas

  • Jaulkipen-data: 28/04/2017
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 28.8 x 40.9 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 1.25 €
  • Tirada: 210.000

guardamarinas

URTEURRENAK. ARMADAKO ITSASKETA ESKOLEN ERREGE KONPAINIAREN 300. URTEURRENA

1717. urtean sortu zen Armadako Itsasketa Eskolen Errege Konpainia. Cádizen izan zen hori, eta bertan ireki zen lehen Akademia. Harrezkero, nahiz eta behin baino gehiagotan izena eta helbidea aldatu dituen, Espainiako itsas armadako ofizialek 300 urte baino gehiago daramate bertan lanean. Eta bertan ematen zaie armadan duten zeregina egiteko behar duten prestakuntza zientifikoa eta humanistikoa.

Frantsesen eta ingelesen ereduari jarraituta, prestakuntza teorikoa eta praktikoa ematen zitzaien.

Ezinbestekoa zen matematika, kosmografia, artilleria eta hizkuntza ezagutzak izatea. Baina horrez gain, kadeteek Armadako ontzi edo fragata batean nabigatu behar zuten ofizial titulua lortu aurretik prestakuntza osatzeko.

Jatorrian, noble eta ofizialen semeei bakarrik ematen zitzaien prestakuntza hori.

Pertsona ospetsu ugari izan ziren Akademian. Ospetsuenak, Jorge Juan eta Antonio de Ulloa izan dira. Azken horren omenez, Correosek zigilu bat jaulki zuen joan den urtean.

Baina beste asko dira. Adibidez, Vicente Tofiño egile cadiztarra (Derrotero de las costas de España en el Mediterráneo: y su correspondiente de África) eta Cartagenako Antonio de Escaño, Espainia eta Indietako Erregeordetzako Kontseiluko kidea.

1777an, armadako itsas-eskolako ikasleentzako Akademia berriak ireki ziren Ferrolen eta Cartagenan, Andaluziakoaren antzekoak. Horrela prestatzen ziren Espainiako Armadako soldadutza osatzen zuten ofizialak, gero eta ugariagoak zirenak.

Erakundeak horrenbeste arrakasta izan zuen, non espainiarrak ez ezik beste herrialde batzuetako ikasleak ere izan zituen. Esate baterako, Errusiako Pedro Handia tsarrak 22 ofizial bidali zituen Cádizera, prestakuntza burutu ondoren beren herrialdeko Armadara batzeko. Horrez gain, Kuba, Argentina, Peru, Kolonbia eta Txileko gazteak ere bertan ikasi zuten, ia-ia guztiak espainiarren semeak eta batuko ziren Armadaren herrialdean jaioak.

Zigiluak hondo urdin bizia du, itsasoa gogora ekartzeko, eta gainean Itsasketa Eskolako ikasleen profila eta Juan Sebastián Elcano itsasontzia ageri dira.

                                                                                                  

 Carmen Álvarez Casanova

Partekatu zure sareetan