ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Historia de España. Gallego & Rey

  • Jaulkipen-data: 03/05/2017
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 57.6 x 40.9 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 260 x 166 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 1
  • Zigiluen posta-balioa: 3 €
  • Diseinua: Gallego & Rey
  • Tiradaren ale-kopurua: 180.000

Gallego y Rey

ESPAINIAKO HISTORIA ,G&R


2000. urtetik 2002. urtera, Correosek Espainiako historiari zuzendutako lau paper-orri txiki atera zituen Gallego Y Rey-ren ilustrazioekin, Correspondencia Epistolar Escolar seriearen barruan.
Protagonistak Espainiako historian mugarri izandako pertsonaiak ziren, besteak beste: Atapuercako gizakia, Borboiak, Errege Katolikoak eta Diego de Velázquez margolaria.
Aurten beste bi bloke-orri jaulkiko dira, hurrenez hurren XIX. eta XX. mendeei buruzkoak. Bakoitza 12 binetaz eta zigilu batez osatuta dago.
XIX. mendea. Bineta bakoitza pertsonaia edo une historiko bati eskainita dago. Trafalgarko gudua, Independentzia Gerra, Cádizko Konstituzioa, Fernando VII.a, Amerikako Independentzia, Isabel II.aren erreinaldia, Karlistaldiak, Bartzelona-Mataró trenbidea, Amadeo I.a, Lehen Errepublika, Alfontso XII.a eta haren seme Alfontso XIII.a. Zigiluak daraman ilustrazioan aurreko garaietako pertsonaiak ageri dira, horietako zenbait Correspondencia Episcolar Escolar serieko protagonistak.
XX. mendea. Bineta hauek, berriz, honako hauek jorratzen dituzte: 28ko Belaunaldia, kolonien galera, Ramón y Cajal, Bartzelonako Aste Tragikoa, Annualgo hondamendia, Primo de Riveraren diktadura, 27ko Belaunaldia, II. Errepublika, Asturiasko Iraultza, Gerra Zibila, Francisco Francoren diktadura eta Juan Carlos I.aren erregetza. Zigiluak Juan Carlos I. erregearen marrazkia erakusten du olibo-adar batekin, itzal-antzerkian dabilela bakearen usoa irudikatzen.
José Gallego eta Julio Rey Madrilen jaio ziren 1955ean. 1980an elkar ezagutu zuten Diario 16en erredakzioan, eta handik urtebetera batera egindako lehen lana argitaratu zen egunkari horretan. 1983tik 1989ra bitartean, egunerokotasun politikoari buruzko lantxo bat argitaratu zuten egunero egunkari horretan.
Harrezkero, ezinbesteko bihurtu dira Espainiako humore grafikoan, behar bezala kudeatutako humore satirikoa asmatzen dute-eta ; maiz errealitaterik mingotsena erakusten badute ere, jarraitzaileek irribarre egitea lortzen dute beti.

Partekatu zure sareetan