ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

MCCLV Aniversario de la batalla de la Victoria

  • Jaulkipen-data: 05/05/2017
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 28.8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0.60 €
  • Tirada: 210.000

Batalla Victoria

URTEURRENAK. VICTORIAKO (JACA) GUDUAREN MCCLV. URTEURRENA

Maiatzaren lehen ostiralean aspaldi-aspaldiko jai bat ospatzen da urtero Jacan, 760. urte inguruan mairuen eta kristauen artean izandako LLanos de la Victoriako guduaren omenez, hain zuzen ere.
Iragana oroitzeko antolatzen den festa orok bezalaxe, benetako eta kondairazko zatiak ditu.
Kondairak dio 90.000mairu baino gehiago iritsi zirela Jaca hiriaren ateetaraino , hura konkistatzeko asmoz.
Aznar Galíndez kondea zen hiriaren buru, eta herritarrak batzea eta aurkariarekin borrokatu zitezela lortu zuen.
Armada inbaditzailea askoz handiagoa zen Jacako jendea baino, eta amore ematear ziren  harik eta bertako emakumeak kalera irtetea erabaki zuten arte sukaldeko tresnez armatuta, beren senar, aita eta anaiei laguntzera, eta aurkaria garaitzea lortu zuten.
Kondairaren arabera, emakume haien lapiko eta kazoletan eguzkiak islatutako distirak nahastu egin omen zituen mairuak, zirenak baino askoz jacatar gehiago zeudela pentsarazi baitzien; hala bada, ikaraturik ospa egin omen zuten, gudua eta bizia galtzeko beldurrez.
Ordudanik, ospakizun-desfile bat egiten da, gudua irabazi ondoren Jaca herrian Aznar kondea sartu zen egunaren oroimenez.
X. mendean baseliza bat eraiki zuten hori gertatu zen tokian, Victoria baseliza, hain zuzen ere.
Hori dela-eta, maiatzeko lehen ostiralero jacatarrak baselizara joaten dira janari askorekin, eta meza eta bazkaria egiten dute bertan.
Jarraian, hirigunera jotzen dute, eta han ematen zaio hasiera Garaipenaren Martxari.
Parte-hartzaileek garai hartako jantziak eramaten dituzte, eta guztien buru Aznar kondearena egiten duen herritar bat aritzen da.
Ibilbidea egin bitartean trabuko-salbak botatzen dira, Jacako kaleak bolbora usainez betetzen direlarik; kaleok, gainera, banderaz eta lorez beteta daude egokiera dela eta.
Zigiluak batailaren MCCLV. urteurrena oroitzen du.Martxaren unetako baten irudia agertzen da bertan, ondoan Aznar Kondearen marrazki bat duela lehen planoan.

Carmen Álvarez Casanova

Partekatu zure sareetan