ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

TIC. Videojuegos. La Abadía del crimen (1987-2017)

  • Jaulkipen-data: 08/05/2017
  • Inprimatzeko prozedura: Offset + tinta termocrómica
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 21.245 de lado (hexagonal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 6
  • Zigiluen posta-balioa: 0,60 € cada sello X 6 sellos = 3,60 €
  • Tirada: 180.000 mini pliegos
  • Mini-orriaren formatua: 162.8 x 162.8 mm

Abadia Crimen

IKT. BIDEO-JOKOAK


IKT jaulkipena agertu da hirugarren urtez jarraian. Bideo-jokoei buruzkoa izango da 2017an, eta espainiar bideo-joko bat omendu nahi izan da, bere 30. urteurrena dela-eta: Krimenaren abadia.
Jaulkipena  zigilu-koadernotxo batean egin da eta Krimenaren abadiaren edukien ilustrazioekin sustatzen da jokoa. Tinta termokromikoa erabili izanak aukera ematen digu hatza ispiluen (ateen) gainetik irristatzeko, egiazko jokoaren probak osatzen dituzten 6 objektu ezberdin aurkitze aldera.  Zigilu-koadernotxoak keinu egiten dio teknologiaren garapenari; hala bada, pergaminoa da aldeetako bat, eta telebista-pantaila bestea.
1987an, mikroinformatika-sistemak Espainiako etxeetan sartu ziren behin betiko. Madrilgo Ciudad de los Periodistas delakoaren etxe horietako batean mamitu zen benetako aldaketa eragingo zuen  bideo-jokoa.
Paco Menéndezek eta Juan Delcánek egina, “Krimenaren abadia” ez zituen formulak errepikatu bakarrik; aitzitik,, programazioaren hainbat alderditan sakondu zuen, bideo-jokoaren kodea modu harrigarrian hobetuz. Pacok, izan ere, ezin pentsatuzko mailaraino eraman zuen bere jenialtasuna Amstrad ordenagailuak zuen 128 KBko memoria urriaz baliatuta.
Delcánek, berriz, bideo-joko harrigarri baten arkitektura eta grafikoak eraikitzeko zutabeak jarri zituen, diseinu preziosista, konplexu eta xehetasunez betetakoa erantsi baitzuen. Bideo-joko horrek aztarna sakona utzi zuen haur jolastien belaunaldi oso batengan, hogeita hamar urte geroago ere ahaztu gabe baitute bideo-abentura berri horrek ekarri zien murgilpen-bizipena.

Partekatu zure sareetan