ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Arte Contemporáneo Español. Alberto Schommer

  • Jaulkipen-data: 20/07/2017
  • Inprimatzeko prozedura: Offset + estampado en plata
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 57.6 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 79.2 X 105.6 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 1
  • Zigiluen posta-balioa: 4 €
  • Tiradaren ale-kopurua: 180.000

Schommer

ARTE GARAIKIDEA. ALBERTO SCHOMMER.

Bloke-orri berria Arte Garaikidea seriean, Correosek duela zenbait urte jaulkitzen duena.

Oraingo honetan, Alberto Schommer argazkilariari dago eskainita. Zigiluan artistaren lanetako baten argazkia da nagusi, “Se pinta de violeta” izenekoa, alegia.

Alberto Schommer Gasteizen jaio zen 1928an. Bere aita mediku alemaniarra zen. Argazkigintzarako zaletasun handia zuenez, bere semeak ere arte horri heldu zion, benetako zaletasuna bilakatu zen arte.

Hasieran margolaritzari ekin zion, baina berrogeita hamarreko hamarkadan argazki-makina hartu eta bere hiriko bizitzaren erretratua egitea erabaki zuen.

Hanburgora bidaiatu zuen bertan argazkigintza ikasteko. Hainbat hiritara bidaiatu eta jende oso desberdina ezagutu zuen, eta horrek piztu zuen, hain zuzen ere, erretratuak egiteko interesa.

Hirurogeiko hamarkadaren erdialdera Madrilen finkatu zen, eta zenbait egunkarirentzako egin zuen lan, adibidez, El País eta ABC. Horrez gain, Juan Carlos erregearen argazkilari ofizial bilakatu zen. Hori dela eta, Espainiako trantsizioaren kronikaritzat ere jotzen da.

Halaber, lehen argazkilaria izan zen Prado Museoan bere lana erakusten, eta benetan merezi zuen lorpen hori.

Besteak beste, Dalí, Felipe González eta Vicente Alexandre ageri ziren artistaren argazkietan, guztiak ere intentsitate eta esangura bizikoak.

Bestalde, eguneroko egoerak ere harrapatu zituen argazkilari gisa jardun zuen lehen urteetan, munduko txoko desberdinetan pertsona anonimoen bizimodua, poztasuna eta sufrimendua islatuz.

2015eko irailean hil zen minbiziaz. Hutsune handia utzi zuen artearen arloan, baina ondare artistiko bikaina ere bai. Argitaratutako argazkigintzako 63 liburu, 20 serie eta Espainiaren eta munduaren ikuspegi berezia, hark soilik harrapa zezakeena klik bakarrarekin.

Jaulkipen honekin, zigiluek gure herrialdeko gai esanguratsu asko dibulgatzeko, erakusteko eta ezagutarazteko duten gaitasunari heltzen dio berriro Correosek. Kasu honetan, arte garaikidearen eta garai, bizimodu eta Espainiaren irudi zehatz bat modu zoragarrian islatu zuen artistaren omenez.

 

 

Partekatu zure sareetan