ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Patrimonio Mundial. Sitio Dólmenes de Antequera

  • Jaulkipen-data: 14/07/2017
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 28.8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 3.15 €
  • Tirada: 210.000

Dolmenes

 

MUNDUKO ONDAREA TOKIA: ANTEQUERAKO TRIKUHARRIAK.

2016ko uztailaren 16an, UNESCOk Munduko Ondareen multzoan gehitu zituen Antequerako Trikuharriak. Izendapen horrekin, Europa kontinentaleko lehen multzo megalitikoa bilakatu zen.

Hainbat urtetan zehar ikertu ondoren, Cambridge Unibertsitateko arkeologo eta astronomo Michael Hoskinek zera aurkitu zuen: Mediterraneo aldean ikus daitezkeen beste multzo megalitikoek ez bezala, Antequerako harriak ez zeuden eguzkiaren sorlekura begira, baizik eta Peña de los Enamorados izeneko haitzera. Haitz horrek morfologia oso berezia du, etzanda dagoen indiar baten buruaren antza du eta, eta kondaira bati zor dio izena. Kondairaren arabera, bi maiteminduk (bata kristaua eta bestea musulmana) haitzaren tontorretik salto egin zuten, haien arteko amodio harremanarekin jarraitu ezin zutelako; halaber, Antequerako multzo megalitikoa Torcal paraje natural ospetsura begira dago, kareharriek jasandako erosioak eraginda harriek hartutako forma guratsuengatik ezaguna.

Antequerako Dolmen multzoa hiru dolmenek osatzen dute: Menga, Viera eta El Romeral. Dolmen horietako bakoitzean sartzea milaka urte atzera bidaiatzea bezala da. Harrizko korridore estuek, argi eskasak eta lurraren erdigunean barneratzeak bisita oso oso berezia eta erabat paregabea osatzen dute.

Menga dolmena harri handiekin eraikitako hilobia da. Bertan, ataria, ganbera eta hilobi-ganbera zabala bereizten dira. Barruan, putzu sakon eta estua dago, baliabide nahiko arraroa era honetako eraikinetan.

Viera dolmena korridore-formako hilobia da, 21 metrokoa. Amaieran ganbera karratu bat dago, zeinen harrietan pintura gorrixkaren hondarrak ikus daitezkeen.

El Romeral dolmenak aurreko biek baino korridore txikiagoa du. Atzealdean bi ganbera zirkular ditu, antza denez, ofrendak egiteko erabiltzen zirenak.

Zigiluan Antequerako hiru elementu adierazgarri horiek ageri dira: dolmenak, Torcal paraje naturala eta Peña de los Enamorados haitza.

Partekatu zure sareetan