ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Efemérides. 100 años nacimiento Camilo J. Cela

  • Jaulkipen-data: 15/09/2017
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 28.8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 1.35 €
  • Tirada: 210.000

cela

URTEURRENAK. CELAREN JAIOTZAREN MENDEURRENA.

2016an 100 urte bete izango lituzke Camilo José Celak. Hori dela eta, Correos-ek zigilu berria jaulki du Literatura Unibertsalean ekarpen garrantzitsua egin zuen gizonaren omenez.

1916ko maiatzaren 11n jaio zen Iria Flavian, Coruñan, Cela Trulock senar-emazteen lehen semea, zeini Camilo José Manuel Juan Ramón Francisco de Jerónimo izenak jarri zizkioten.

Madrilera joan zen bizitzera bere familiarekin batera, eta tuberkulosia zela eta gaixoetxean sartu zutenean, Ortega y Gasseten obrak eta Rivadeneyraren klasiko guztiak irakurtzeari ekin zion.

Medikuntza ikasten hasi zen, eta munduak agian mediku aparta galdu zuen arren, letretako talentu berria lortu zuen. Filosofia eta Letretako Fakultatean hasi zen eta beste idazle ospetsu batzuk ezagutu zituen, hala nola, Pedro Salinas, Alonso Zamora Vicente, Miguel Hernández, María Zambrano eta Max Aub.

Idazteari ekin zion eta lan ikaragarriak argitaratu zituen, adibidez, Pisando la dudosa luz del día, La familia de Pascual Duarte, Viaje a la Alcarria eta La Colmena ahaztezina. Azken hori Argentinan argitaratu zen lehenengo, gure herrialdean bizi zen zentsura zela eta.

Baina Camilo José Cela ez zen bakarrik idazlea, bere semeak dioen bezala. Toreatzailea, aktorea, artista, liburuzalea, editorea eta ohorezko postaria ere izan zen.

Ohorezko azken titulu hori Correos-ek eman zion 1982. urtean, eta horren bidez “klub” esklusibo batean sartu zen, jada bost pertsona ospetsu zituena: Mariano Pardo de Figueroa (Doctor Thebussem izenaz ezagunagoa), Rafael Álvarez Sereix, Ramón Carande, Antonio Mingote eta Sofia erregina.

Camilo José Celak lorpen handiak eta ospe azpimarragarria bereganatu zituen, eta horiei esker arlo horretan ematen den saririk garrantzitsuenetako bat lortu zuen. 1987an, Letren Asturiasko Printzearen saria jaso zuen. Bi urte beranduago, Literaturako Nobel Saria jaso zuen eta 1994an Planeta Saria jaso ondoren, Cervantes Saria ere eskuratu zuen, urtebete geroago.

Jaulki den zigiluak idazlearen aurpegiaren kalkografia du. Bere sinadura eta eskuz idatzitako ohar batzuk ere baditu, bere eleberrietan egin ohi zuen bezala.

 

Partekatu zure sareetan