ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

40 Aniversario España en el Consejo de Europa

  • Jaulkipen-data: 11/10/2017
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 28.8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0.50 €
  • Tirada: 210.000

Consejo Europa

URTEURRENAK. ESPAINIA EUROPAKO KONTSEILUKO KIDE IZATEAREN 40. URTEURRENA
Munduko Bigarren Gerra bukatu zenean, balio demokratikoak eta Europako biztanleen oinarrizko eskubideak babeste eta defendatze aldera, Europako Kontseilua sortu zen.
1949. urtean sortu zen erakunde hau, Londresko Ituna sinatu ostean, eta garai hartan herrialde hauek osatzen zuten: Belgika, Frantzia, Luxenburgo, Herbehereak eta Erresuma Batua.
Pixkanaka beste herrialde batzuk batu ziren, gaur egun Europako Kontseiluko kideak diren 47 herrialdeak batu arte.
Duela berrogei urte batu zen Espainia, 1977ko azaroaren 24an. Garai hartan, trantsizio politikoa bizi zen gure herrialdean, hortaz, demokrazia finkatzeko urrats garrantzitsua izan zen elkarte horretara atxikitzea.
Espainiak bazekien etorkizunean Europan egon behar zela, eta Europak ere bazekien Espainia behar zuela, nahiz eta herrialdeak demokrazia aldarrikatu berri zuen. Espainian oraindik ez zegoen Konstituziorik indarrean, baina gogo eta itxaropen handiz borrokatzen zuen etorkizun hobe baten alde.
47 herrialde kideek legebidezko eremua gutxieneko berme batzuekin babesteko lan egiten dute, hiru printzipiotan laburbildu daitezkeenak: giza eskubideak defendatzea, demokrazia pluralista eta zuzenbidearen lehentasuna.
Bere erakunde sarean Giza Eskubideen Europako Auzitegia da nabarmentzekoa. Giza Eskubideen Europako Hitzarmenera atxikita dauden estatu kide guztiek hark ebatzitakoa bete behar dute. Auzitegiko epaileek aginpide moral eta juridikoa dute, eta inpartzialtasunean eta justizian oinarrituta jardun behar dute.
Baina erakunde honen lana ez da arlo juridikora eta politikora mugatzen. Kulturak kohesio soziala bultzatzeko elementu gisa duen garrantziaz jabetuta, erakundeak herrialde kideetako ondare kulturala babesteko eta zabaltzeko ekimenak sustatzen ditu.
Zigiluak atzeko kolore urdina du. Gainean Europaren irudia eta Espainiak Europako Kontseiluko kide gisa bete dituen berrogei urteak ospatzeko logotipoa ditu.

Partekatu zure sareetan