ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Efemérides. 300 años Casa de Contratación de Cádiz

  • Jaulkipen-data: 16/01/2018
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 28.8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa:
    Tarifa B + Consultar tarifas vigentes
    - SELLOS / ETIQUETAS -
    Tarifas Año 2020
    A 0,65€
    A2 0,75€
    B 1.45€
    C 1.55€
  • Tirada: 200.000

Casa Contratacion

URTEURRENAK. KONTRATAZIO ETXEA, CÁDIZ.
Correosek zigilu bat jaulki du Kontratazio Etxea Cádizera lekualdatu zen egunaren 300. urteurrena ospatzeko.
Indietako Kontratazio Etxea Sevillan kokatu zen 1503. urtean, aurkitu berri zen Mundu Berriarekin zegoen merkataritza trafikoa arautzeko helburuarekin.
Merkataritza bide berriarekin zerikusia zuten gaiak kontrolatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen zen.
Beranduago, zuzenbideko gaiei ere heldu zien: auzitegi lana egiten zuen Indietako merkataritzarekin zerikusia zuten gaien inguruan auziak zeudenean.
XVIII. mendean, 1717ko maiatzaren 12an, Kontratazio Etxea Cádizera lekualdatzeko agindu zuen Felipe V.ak, hiri horrek gero eta garrantzia handiagoa baitzuen, itsasontzi gehienak bertako portutik abiatzen zirelako.
Correosek urteurren honen omenez jaulkitako zigiluak itsaso alboan kokatuta dagoen Santa Catalina gazteluaren irudi zoragarria darama. Horizontean Cádiz hiriaren mapa zaharra ikus daiteke, hiriko badiarekin. Bertatik abiatu ziren ametsez beteriko itsasontzi asko, eta beste hainbat badia horretara bueltatu ziren, aurkitu berri zuten mundutik ekarritako produktu zoragarriekin.
Badiatik koloretako lerroak abiatzen dira, urteetan zehar Espainiatik Amerikara egindako bidaia ugariren irudi.
Zirkulazioan jartzean zigiluak B tarifa izango du. Gure herrialdeko garai eta gertakari garrantzitsua transmititzen duen zigiluetako bat izango da, gizateriarentzat garrantzia handikoa izan baitzen.
Cádizko Kontratazio Etxea 73 urtez egon zen hiri hartan. 1790. urtean erakundea deuseztatu zen. Etxea kentzearen arrazoia Carlos III.ak 1778an Espainiaren eta Indien arteko merkataritza askeko erregelamendua eta muga-zergak ezartzea izan zen. Horren bitartez, merkataritza trafikoa hasi zen Espainiako 13 porturen eta Amerikako 27 porturen artean, beraz, jarduera guztia ez zen Cádizen kontzentratzen.
 
 
 

Partekatu zure sareetan