ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

12 meses, 12 sellos. Madrid

  • Jaulkipen-data: 01/03/2018
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24.5 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa:
    Tarifa A + Consultar tarifas vigentes
    - SELLOS / ETIQUETAS -
    Tarifas Año 2020
    A 0,65€
    A2 0,75€
    B 1.45€
    C 1.55€
  • Tirada: Ilimitada

Madrid

12 HILABETE, 12 ZIGILU. MADRIL.

Madril da 12 hilabete, 12 zigilu, 12 probintzia seriean agertuko den hurrengo protagonista. Hilabete honetan, zigilua probintzia horretako bulegoetan onartzen diren bidalketak egiteko frankeo gisa erabiliko da bakarrik. Zigiluak M hizkia darama, antzina Espainiako ibilgailuek probintzia horretan zeramaten matrikulena, hain zuzen ere. Madril da Espainiako hiriburua , gure herrialdeko gune nagusia. Jende eta kultura ugariren nahasketa, egi bihurtzeke dituen ametsen hiria, geratu nahi duen orori lekua eskaintzen dion hiria.  Zigilu honek bertako elementu adierazgarrienetako batzuk jasotzen ditu.

Aranjuezeko Errege Jauregia. Espainiako errege-familiaren etxeetako bat izan zen, eta Tajo ibaiertzeko Villa de Aranjuezen dago. Gaur egun, Ondare Nazionala da eta gure herrialdean gehien bisitatzen den monumentuetako bat.

Retiro parkea. Madril hiriburuaren arnas-lekua lorategi historikoa da, Madrilen turista gehien erakartzen dituenetako leku bat. Beirazko Jauregiak edo Urmaelak egunero bertatik ibiltzen diren turisten ibilbidea edertzen dute.

Alcaláko Atea. Madrilgo hirira sartzeko zeuden bost errege-ateetako bat da. Francesco Sabatini arkitekto italiarraren lana da. Ateak Cibeles jainkosa zaintzen du Alcalá kaleko eta Recoletos pasealekuaren arteko bidegurutzetik.

0. km. Madrilgo Puerta del Solen dago 1950. urtean eraiki zen 0. kilometroa deritzona, hau da, gure herrialdeko errepide erradial guztiak hasten diren gunea.

Katuak. Hala esaten zaie Madrilgo hiru belaunaldietako biztanleei. Diotenez, oso zaila da horiek topatzea, Madril herri askoren nahasketa delako.

Madrilgo eltzekoa. Lur hauetako ohiko platera: garbantzuak, haragia, oilaskoa, hestebeteak eta hainbat barazki. Lehenengo zopa jaten da eta gero, beste guztia.

Hartza eta Gurbitza. Antonio Navarro Santafé da eskultura honen egilea eta hiriko armarriko elementuak adierazten ditu. Puerta del Solen ikus daiteke.

Txotisa. Madrilgo herriko dantza herrikoi peto-petoa. Biraderadun organoaren musikaz dantzatzen da. Gizonek txapela, txalekoa eta papar-hegalean krabelin bat daramate. Emakumeek, berriz, txulapa jantzia, zapia, krabelina eta xala.

La Cabrera. Madril iparraldeko Mendizerran, paleozoiko garaiko mendigune honek Madrilgo paisaia apaintzen du granitozko eta granodioriazko harkaitzekin.

Beheko zintaren kolore gorriak probintziako banderari egiten dio erreferentzia.

Partekatu zure sareetan