ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Centenario Valencia CF

  • Jaulkipen-data: 18/03/2019
  • Inprimatzeko prozedura: Offset + foil + golpe seco + barniz
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 57.6 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 104.5 x 150 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 1
  • Zigiluen posta-balioa: 5.20 €
  • Tiradaren ale-kopurua: 200.000

Centenario Valencia C.F.

EFEMERIDEAK Valencia Club de Fútbol-en mendeurrena

1919ko martxoaren 18an sortu zen ofizialki Valencia Club de Fútbol, Espainiako historian sari gehien jaso dituen futbol-klubetako bat. Espainian, titulu gehien irabazi dituen bosgarren kluba da, 22 garaipenekin besapean, horietako 6 Ligako txapel, 7 Errege Kopa eta Espainiako Kopa 1. Europa mailan, 3 UEFA Kopa lortu ditu, 2 Europako Superkopa eta Europako Errekopa 1. Laugarren postua du Futbol Profesionaleko ligaren sailkapen historikoan.

Hiriko zaleen talde batek, Augusto Milego eta Gonzalo Medina buru, bultzatuta sortu zen Valencia Football Club, eraketa-aktak dioen moduan. Sozietateen Erregistroan izen eman ostean,  lehenengo Batzar ofiziala egin zuten apirilaren 4an. Bertan, presidentea izendatu behar zuten, Augusto Milego edo Gonzalo Medinaren artean, eta lehenengoak irabazi zuen azkenean.

1928an parte hartu zuen lehen aldiz liga nazionalean, liga hasi zen urte berean: lehenengo denboraldia zilarrezko kategorian egin zuen eta Lehenengo Mailara igotzea lortu zuen hurrengoan. Nazioarteko txapelketetan lehen aldiz 1961ean hartu zuen parte, Europako Hirietako Ferien Kopan.

Klubaren lehenengo futbol-zelai propioa zen Camp d’Algirós-etik Mestalla estadiora lekualdatu zuten egoitza, 1923an inauguratu zutenean zelaia.

Klubaren historian eta gogoan geratuko dira betirako hainbat jokalari mitiko, adibidez, gol gehien sartu zituen Edmundo Suárez “Mundo”, Antonio Puchades (Tonico), Kempes, edo denboraldi gogoangarriak izatea lagundu zuten entrenatzaileak, Jacinto Quincoces, Alfredo di Stéfano edo Rafa Benítez, bi liga eta UEFA kopa lortu zituena Valentziarentzat.

Valencia Club de Fútbol-en mendeurrena ospatzeko, bloke-orri bat kaleratu dugu zigilu batekin eta   zortzi binetekin, cold foil izeneko sistema berritzailearekin inprimatuta, zilar-efektuarekin eraketa-aktan, eta kolpe lehorra izeneko teknikaz inprimatutako klubaren jatorrizko ezkutuarekin.

Partekatu zure sareetan