ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Centenario Federación Guipuzcoana de Fútbol

  • Jaulkipen-data: 18/03/2019
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 28.8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 1.50 €
  • Tirada: 180.000

Guipuzcoana

GIPUZKOAKO FUTBOL FEDERAZIOAREN MENDEURRENA

1918ko apirilaren 25ean eman zuen izena ofizialki Gipuzkoako Futbol Federazioak. Lehenengo Zuzendaritza Batzordea sortu zen Salvador Díaz Iraola zela presidente, hots, urte batzuk beranduago, 1922an, Espainiako Futbol Selekzioaren entrenatzailea izango zena.

C.D Izarra, Old Boy´s, C.D. Esperanza, Real Sociedad eta Real Unión ziren beste batzordekideak.

Gipuzkoako futbola arautzeko behar zen federazio-independentzia nahi zelako sortu zen Gipuzkoako Futbol Federazioa.

Urte hori bera, 1918, urte historikoa izan zen probintziako futbolerako: Federazioa sortzeaz gainera, Irungo Unión klubak garaipena lortu zuen Espainiako Kopan, Madrilen aurka.

Federazioak hartu zituen neurrien artean garrantzitsuena Istripuak Aurreikusteko Kutxa bat sortzea izan zen, lesionatutako jokalariei laguntzeko.

Urteurren hau ospatzeko egin den zigilu honek instituzioaren iragana gogorarazten digu, Federazioaren lehen pausoak islatzen dituen irudiarekin: bota eta futbol-baloi zaharrak ordezkoen aulkian atseden hartzen. Horiek dira jaulkipen honetako protagonistak, Federazioaren ezkutuarekin batera. Hori guztia labur azaltzen dute, gainera, agertzen diren hitzek: 100 urte/años, milaka gertakizun /miles de vivencias 1918-2018.

Mende bat geroago, Gipuzkoako Futbol Federazioak probintziako kirol nagusi denaren interesen alde lan egiten jarraitzen du.

Besteak beste, Entrenatzaileen Eskola sortu du, Kirol Teknikari izateko ikasketak eskatzen dituen eskola.

Eskolako futbola ere ikaragarri sustatzen du, haur- eta gazteen kirolari eta horiek ematen dituzten balio positiboei bultzada bat emanez.

Hitz batez, Federazioak bizi izan dituen ehun urteetan Gipuzkoako klubetan, eta baita gure herrialdeko futbol klubetan ere, ezinbestekoa den onura irmotu eta areagotu du.

Partekatu zure sareetan