ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Patrimonio Mundial. Ávila

  • Jaulkipen-data: 19/03/2019
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía + offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: Circular 32 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 150 x 104.5 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 1
  • Zigiluen posta-balioa: 5.20 €
  • Tiradaren ale-kopurua: 160.000

Avila

MUNDUKO ONDAREA ÁVILA.

Aurten Ávila da Munduko Ondarearen serieko protagonista. Bloke-orri bat egin dugu horretarako, eta bertako zigiluak txanpon bat erakusten digu. Txanpona ere merkatura aterako da.

Ávilako harresia hiriaren ikonografia ospetsuenetako bat izaki, bertako dorre batzuk grabatu dira txanponean.

Hiriaren xehetasun bati buruzko kalkografia zoragarri batek markoztatzen du, berriz, zigilua: harresiaren zati bat ikus daiteke eta eraikin adierazgarrienetako batzuk, Cristo Salvador katedrala adibidez.

Ávila UNESCOren Munduko Ondare diren hirien zerrendan sartu zen 1985ean, besteak beste, eraikinak kontserbatzeko lan ona egin duelako, hiri gotortu eredugarria delako, monumentu zibil ugari dituelako eta “eraikitzeko modu paregabearen eredu bikaina delako, historiaren garai garrantzitsua erakusten duen arkitektura-multzoa...”.

Adaja ibaiaren ondoan dago Ávila, eta Espainiako probintzia altuena da, itsas mailatik 1.131 metrora.

Baina Ávila ospetsua da duen Erdi Aroko harresi osoagatik. Estilo erromanikoa du eta ia harresi osoan zehar paseatu gaitezke.

Gainera, Erdi Aroko alde zaharra egoera bikainean zaindu da: kaleetan barrena joan ahala, beste garai batean murgilduko gara.

Santa Teresaren gorringo-pastelek, haragien kalitateak edo patata irauliek, edo patatas revolconas delakoek, tradizio eta balio gastronomikoak dastatzera bultzatzen ditu bisitariak; horregatik da helmuga erakargarri eta gustagarria.

Serie honekin, Correos-ek Munduko Ondare izateko ohorea duten Espainiako txoko hauetan barrena murgildu nahi zaitu zigiluen bidez.

Zigiluek eta txanponek munduan zehar bidaiatzen dute eta, horri esker, halakoak kaleratzen dituzten herrialdeen primerako erakusleihoak dira. Oraingoan, Ávila izango da bidaiari.

Carmen Álvarez Casanova

Partekatu zure sareetan