ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Cuerpo Arquitectos Técnicos Hacienda Pública

  • Jaulkipen-data: 20/03/2019
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 28.8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 1.50 €
  • Tirada: 180.000

Arquitectos Hacienda

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN KIDEGOAK.  OGASUN PUBLIKOAREN ZERBITZURA DAUDEN ARKITEKTO TEKNIKOEN KIDEGOA.

2019an, Correosek berreskuratu egin du Estatuko Administrazio Orokorreko Ogasun Publikoaren zerbitzura dauden Arkitekto teknikoen Kidegoaren omenezko zigilu-sorta.

1893an erreformatu eta modernizatu zen Ogasun Ministerioa, eta helburua zen tokiko ekarpenaren ikuskatzea hobetzea. Horri jarraikiz sortu zen 1906an Espainiako katastro modernoa, Katastro topografikoaren eta partzelakoaren Legearekin. Langile teknikoak eta kualifikatuak behar zituen Legeak.

Nahiz eta hiri-aberastasuneko katastroak arkitekto teknikoak zituen, katastro-lanak egiteko behin-behineko instrukzioak ikusi zuen 112 lanpostu sortzeko beharra 1917ko irailean. Funtzionarioen kidego berriaren izena zen “Arkitekto teknikoak hiri-aberastasuneko katastroaren zerbitzurako”, eta lehen lehiaketa 1917ko irailaren 20an egin zen postu horietarako.

Sortu zenetik 102 urte bete arte, kidegoa eboluzionatuz joan da, eta zenbait izen gehitu ditu. Aldaketok egin ahala, aldatuz joan dira, halaber, indarrean zeuden titulazioen prestakuntza arautuan eta izendatze profesionalean. Ez da ahaztu behar, gainera, konpetentzia eta esleipen profesionaletan izandako aurrerapenak Ondarearen Zuzendaritza Nagusia sortu zenetik (1957), edo Ogasuneko arkitekto teknikoen konpetentziak arautzeko agindua egin zenetik (1978).

Ogasun Publikoaren zerbitzura dauden Arkitekto teknikoen Kidegoak 200 profesionaletik gora ditu Estatu osoan banatuta.

Ogasun Publikoaren zerbitzura dagoen arkitekto teknikoak lan egiten du Higiezinen katastroan, Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioan, baita sektore publikoko bestelakoetan ere. Nabarmendu beharrekoak dira, orobat, Ministerioei eta Estatuko Administrazioko gainerako erakundeei atxikitako higiezinen birgaitze- eta mantentze-lanak

Zigiluak nabarmendu egiten ditu Arkitekto Teknikoen Kidegoaren izaeraren balioak katastro partzelaren adibide batekin, erretikula geometrikoarekin. Bertatik abiatuta, eraikinak irudikatzen dira, hainbat kolore eta tamainatakoak, ondare-balioak irudikatzeko. Horrez gain, urteurrena dela eta sortutako logotipoa ere ageri da (1917-2017).

Partekatu zure sareetan