ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Personajes. Mariano Bertuchi Nieto

  • Jaulkipen-data: 29/03/2019
  • Inprimatzeko prozedura: Offset + Troquel
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 61.7 x 40.9 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 524.7 x 150 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 1
  • Zigiluen posta-balioa: 5.20 €
  • Tiradaren ale-kopurua: 160.000

Bertuchi

PERTSONAIAK. MARIANO BERTUCHI NIETO

Mariano Bertuchi Nieto (Granada, 1884 – Tetuan, Maroko, 1955) margolari goiztiarra izan zen. Hasi zenetik, Afrikako estetika piktorikoa izan zuen oinarri, eta horrek Gibraltarreko itsasarteko hegoaldeko kostaldearekin erabateko sinbiosia izatera eraman zuen: argia, koloreak, horizontea, jendea, lekuak... Ceuta eta Marokoko iparraldea. Azken leku horretan igaro zuen bere bizitzaren zati nagusia, Espainiako administrazioaren zerbitzurako lanean, protekturatuan. Zenbait kargu izan zituen, besteak beste, Arte Ederretako Zerbitzuen ikuskatzailea, Tetuaneko Arte eta Ofizioen Eskolako zuzendaria eta Arte Ederretako Prestaketa Eskolako zuzendaria.

Inguruan zituen argia eta gizakiek munduan duten espazioa izan ziren bere obrako protagonistak, teknika gorabehera: oleoa, akuarela, marrazkiak... Bere pintzeletan jaio ziren berezko zigiluen diseinuak Marokoko jalifiako postan (1928-1955), baita bestelako sinbolo fiskal, telegrafiko eta ongintzakoak ere. Horrez gain, Espainia, Ifni eta Sahararako diseinuak egin ditu. Hori guztia dela eta, Espainiako filateliako diseinatzaile nagusietako bat izan zen.

Mariano Bertuchik egindako zigiluak leiho bihurtu ziren espainiarrentzat, Marokoko egunerokotasuna eta errealitatea ezagutzeko, zein ezkutuan egon ohi baita. Horrez gain, postako zigiluak duen gaitasunaz jabetu zen, propagandako elementu gisa. Horrela, bere lehen etapan egin zituen posta-txartelen diseinuen helburua zen inguruko ondare eta obren edertasuna nabarmentzea turismorako.  1944tik aurrera, zigiluek islatu egiten zuten Marokoko iparraldeko artisautza eta kultura tradizioak pintura kostumbrista eta etnografikoekin; horien bidez, “Marokoko arima” helarazten zuen.

Correosek Mariano Bertuchi omendu nahi izan du artistak zigilu-diseinatzaile gisa izandako lanean. Horretarako, egindako posta-txartelak jaulki ditu, tolesgarri gisa, aurretik eta atzetik inprimatuta. Aurrealdean, margolariaren argazki bat dago, Tetuaneko bere estudioan (©Mariano Bertuchi Nieto ondorengotza). Margolaria asto baten ondoan agertzen da, 1928an diseinatutako zigilu baten ereduarekin. Zigilua hiru zatitan banatutako Ceutako triptikoa da: “Merkataritza, nekazaritza eta industria” (©Ceutako museoa).

Atzealdean, berriz, Mariano Bertuchik diseinatutako beste zigilu bat dago (jalifiar jaulkipena, 1928) Laracheko gotorlekuarekin. Beste zatietan, artistak egindako posta-txartelak ageri dira, lumaz eginak.

Partekatu zure sareetan