ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Museos

  • Jaulkipen-data: 22/03/2019
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 74.6 x 28.8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 12
  • Zigiluen posta-balioa: 1 €
  • Tirada: 18.000 PP de cada motivo

Museos

MUSEOAK

Sorolla Museoa, Bilboko Arte Ederren Museoa eta Prado Museo Nazionala dira Correos-ek Espainiako kulturaren alderdi garrantzitsuetan bat, hots, gure herrialdeko museoak, berriz zabaltzeko asmoz kaleratu dituen hiru Premium Paper Orrietako protagonistak.

Sorolla Museoa: Madrilgo hirigunean dago txoko berezi hau. Clotilde García del Castillok sortu zuen Joaquín Sorollaren lanak kontserbatu eta ezagutarazteko.

Zigiluan II. Gela ageri da, garai batean margolariaren bulegoa zena; bertan artatzen zituen bezeroak, bai eta bere lanetako batzuk erakutsi ere. Gela horretan, jatorrizko altzariak eta dekorazioa gordetzen da, baita sofaren tapizeria ere. Gaur egun, gelan familiarteko erretratuak daude, bere emazte Clotilde edo bere hiru seme-alabenak, esaterako.

Bilboko Arte Ederren Museoa: 1945ean batu ziren 1908an sortutako Arte Ederren Museoko bildumak eta 1924an inauguratutako Arte Modernoaren Museokoak. Garai horretan, 1970ean, eraikin zaharrena berreskuratu eta modernoago bat gehitu zitzaion, eta eraikin osoa 2001ean eraberritu zen.

Zigiluaren protagonista Juan Crisóstomo de Arriagari egindako monumentua da, Francisco Durrioren lanik garrantzitsuenetako bat. Museoaren kanpoaldean dago. Granito arrosazko oinarria duen urre-koloreko brontzezko eskulturak Euterpe adierazten du, musikaren musa, eta badirudi bihozminez dagoela Bilboko konpositorearen heriotzagatik.

Prado Museo Nazionalaren berrehungarren urteurrena: nazioartean ezaguna da Prado Museoa, eta munduko pinakoteka onenetakotzat hartzen da. Eraikina Juan de Villanueva arkitektoak diseinatu zuen 1785ean Natura Zientzien Kabinetea izateko. Bertaratzean, arkitektura zoragarri batek agurtzen gaitu, barruan aurkituko dugunaren atariko. Ikus ditzakegun lan handiak dira, besteak beste, El Boscoren Atseginen lorategia, Velázquezen Meninak edo Goyaren Karlos IV.enaren Familia. Zigiluak, bigarren mendeurrena motibo, artelanak begiratzera eta horiez gozatzera gonbidatzen gaituzten galeria eder eta zabaletako baten irudia dakar.

Partekatu zure sareetan