ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Tradiciones y Costumbres. Semana Santa

  • Jaulkipen-data: 04/04/2019
  • Inprimatzeko prozedura: Offset + troquelado en forma de tambor
  • Papera: Autoadhesivo
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24.5 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 8 sellos en carnet
  • Zigiluen posta-balioa: 0.60 €, 0.70 €, 1.40 €, 1.50 €
  • Tirada: 320.000 sellos
  • Neurriak (tolestu gabe): 166 x 63 mm

Semana santa

TRADIZIOAK ETA OHITURAK. ASTE SANTUA.

Correosek ibilbide berria aurkeztu du gure herrialdean Aste Santua ospatzeko lau modurekin. Apirilean Espainiako hainbat txoko lorez, tronpetaz eta danborrez beteko dira, eta udaberria intsentsuaren usaiarekin nahastuko da, garai honetako usain nabarmena.

Danbor itxura duen txartel tolesgarriarekin, Correosek lau zigilu berri jaulki ditu Aste Santuko ospakizunekin: Albacete, Azuaga, Balmaseda eta Medina de Rioseco.

Albacete (Albacete): Angustien Gure Amaren irudi bat da zigiluaren arrazoi nagusia Albaceteko Aste Santua omentzeko. Amak, minaren minez, Kristoren gorpua du besoetan, gurutzetik jaitsi eta gero. Minen ostiraletik Pazko-igandera arte, hiria artez eta tradizioz gainezka egoten da. Gozokiak ere presente egoten dira garai honetan; nazarenoek farolak, kandelak eta bestelakoak eramateaz gain, gozokiak banatzen dituzte prozesioetan.

Azuaga (Badajoz): biztanleen debozioa da nagusi ospakizun aste osoan herri honetan. Desfile garrantzitsuenetako bat da Cristo del Humilladerokoa Ostegun Santuan. Jarraitzaile asko joaten dira, isilik, irudiarekin. Irudi horixe da zigiluaren protagonista herriko armarriarekin batera.

Balmaseda (Bizkaia): Balmasedako Pasio Bizidunak ehunka pertsona erakartzen ditu herrira Jesusen azken orduen antzezpenaz gozatzeko. Pasioa XIX. mendeaz geroztik egin da, eta pixkanaka garatzen joan da eszenatoki eta pertsonaia berriekin, errealistagoa eta hunkigarriagoa izan dadin. Balmasedako biztanleak gogoz prestatzen dira antzezpenerako, eta horregatik harro daude. Zigiluan agertzen da antzezpena, Jesusek gurutzea bizkarrean daramanean, soldadu bat ondoan duela.

Medina de Rioseco (Valladolid): Valladolid eta Aste Santua sinonimoak dira. Horren adibide da Medina de Rioseco herria. Jatorriz Gaztelako almiranteen jaurerria, bereziki nabarmena da Aste Santua hiri honetan. Nazioarteko Interes Turistikoko Festa izendatua, ospakizuna XVI. mendean sortu zen Vera Cruz kofradia fundatzean. Erabateko debozioak, ehunka urteko tailek eta giro errepikaezinek egiten dute Medina de Riosecoko Aste Santua hain berezi. Zigiluak Pasioko Kristoaren prozesioa erakusten du.

 

Partekatu zure sareetan