ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Consuelo Álvarez, Violeta

  • Jaulkipen-data: 22/04/2019
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 28.8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 8 en Pliego Premium
  • Zigiluen posta-balioa: 0.60 €
  • Tirada: 210.000 sellos

Violeta

PERTSONAIAK. Consuelo Álvarez, Violeta. Emakume telegrafistari omenaldia

 

Consuelo Álvarez, Violeta (1867-1959) Administrazioak kontratatutako (1885) lehen emakume belaunaldikoa da; 17 urte besterik ez zituela kontratatu zuten.

Kazetari bikaina izanik, Madrilgo Prentsa Elkarteko kide egin zen 1907an, hiru emakume baino ez zeudenean. El País egunkariko erredaktore izan zen 1904tik 1920ra arte, eta Telegrafos-eko zuzendari nagusi zen José Francos Rodríguez-en prentsa-kabineteko buru. Telegrafos-en aritu zen lanean bere bizitza osoan, eta bere ofizioa kazetaritzarekin, literaturarekin, pedagogiarekin eta politikarekin uztartu zuen.

Irratiko kazetari eta hizlari izan zen Radio España-n eta urte batzuk geroago Unión Radio-n egin zuen lan.

98ko emakumezko belaunaldiko idazle izanik, Espainia modernizatu nahi izan zuen erregenerazionismoaren ildotik. Eta, horretarako, eskola berriz antolatu behar zela uste zuen, neska eta mutilek heziketa jaso zezaten arrazoia eta metodo esperimentala oinarri, helburua berdintasuna zelarik. Ateneista izan zen 1907tik 1936ra, erakundearen solasaldietan   parte hartu  zuen eta hitzaldi ugari eman zituen, batik bat  literatura, pedagogia eta politika alorretan.

Emakumearen eskubideak defendatzen aritu zen nekatu gabe bizitza osoan, 1906tik 1931ra bitartean Gorteetarako diputatu izateko aurkeztu zenean. Emakumearen sufragio unibertsalaren aldeko kanpaina egin zuen, eta haren izenean bere alderdiko diputatuek aurkeztu zuten proposamena, 1907an Odón del Buen-ek eta Joaquín Salvatella-k eta 1908an Francisco Pi-k eta Luis Morote-k, azkenean beste kazetari batek, Clara Campoamor-ek, lortu zuen arte.

Bere ikuspegi feministaren arabera, emakumeari gizonaren ondoan egiten zitzaion lekua gizartean, ez gizonaren aurka, batak zein besteak bizitza betea izan zezaten.  “Gizartearen humanizazioa” deitzen zion horri.

Correos-ek omenaldia egin nahi izan die zigilu batez emakume telegrafistei Consuelo Álvarez, Violetaren bidez. Zigiluan, bere argazkiaz gain, beste emakume telegrafista batzuk ere ageri dira hatzak ordenagailuko teklatu batean dituztela, telekomunikazioek izan duten bilakaeraren metafora gisa. Zigilua 8 efektuko Premium paper-orri batean aurkezten da, kolore morez jantzita.

 

Partekatu zure sareetan