ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

12 meses, 12 sellos. La Rioja

  • Jaulkipen-data: 02/05/2019
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24.5 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa:
    Tarifa A + Consultar tarifas vigentes
    - SELLOS / ETIQUETAS -
    Tarifas Año 2019
    A 0,60€
    A2 0,70€
    B 1.40€
    C 1.50€
  • Tirada: Ilimitada

La Rioja

12 HILABETE, 12 ZIGILU. ERRIOXA

 

Maiatzean, Errioxa da Correosen 12 hilabete, 12 zigilu, 12 probintzia izeneko serieko protagonista. Historian zehar, bidegurutzea izan da, mugen eta guduen lurralde; gaur egun, ordea, haren historia luzeari esker, oso erakargarria da, eta probintzia ezagutzeko parada hartzera gonbidatzen gaitu. Batzuek zazpi bailaren probintzia dela diote, geografikoki zazpi ibaik mendietatik Ebroraino zatikatzen dutelako. Tradizioaren arabera, hiru azpieskualdetan zatitzen da, mendebaldetik ekialdera, Ebroren ibilbideari jarraikiz: Errioxa Garaia, Erdiko Errioxa eta Errioxa Baxua. Bakoitza dagozkion udalerri nagusi eta zerbitzuekin:

LR hizkiekin (La Rioja delako gazteleraz) eta kolore berdearekin beheko aldean, Errioxako probintziaren kolorea izaki, probintziako hainbat elementu bereizgarri barne hartu dira.

Santo Domingo de la Calzadako Urte Santuaren (1019-2019) logotipoa. Aipatu jubileu-urtea 2019ko apirilaren 25ean hasi zen eta 2020ko urtarrilaren 12an amaituko da, Santo Domingo de la Calzadan. Duela mila urte jaio zen Domingo de la Calzada santua, hots, mundu osoko erromesei irekiko Santiago Bidea finkatzen lagundu zuen funtsezko pertsonaia. Santo Domingo de la Calzadako Urte Santuak milurteko honi egiten dio erreferentzia, Bide espiritualaren bokazioaren eta oinarrien jatorriari, aldi berean, Errioxaren turismo, kultura, ondare eta gizarte garapenean funtsezko izan denari.

Zigiluan San Millán de la Cogollan dagoen Yusoko Monasterioaren dorre bat agertzen da alde batetik, eta bestetik, Valvanerako Monasterioaren barrualdea; azken hori gaur egun egiten jarraitzen duten likore tradizionalagatik da ezaguna. Monasterioetako aberastasunetako bat liburutegiak izan ohi dira, kulturaren gune garrantzitsuak izaki, bereziki Erdi Aroan. Yusoko Monasterioko agiritegia eta liburutegia Espainiako onenen artean sailkatu da. Bertan gordetzen dira bi kartulario eta hirurehun jatorrizko bolumen. Legenda batek kontatzen du nola eraiki zen monasterioa: Suson zegoen San Millánen gorpua Najerako Santa María La Realeko monasteriora eramatea agindu zuen Najerako García erregeak. Gurdia bultzatzen zuten idiak bailaran geldi-geldi geratu ziren, Santuaren gorpuak lur hura utzi nahi ez balu bezala, eta bertan eraiki zen egun ezagutzen dugun Yusoko monasterioa. X eta XI. mendeetako monasterio erromanikoa da berez, baina egun ez da garai hartako aztarnarik geratzen, haren gainean eraiki baitzuten abade beneditarrek XVI eta XVIII. mendeetan egungo Yusoko monasterioa. Fraide beneditarrak monasteriora lekualdatu ziren X. mendean. Abade garrantzitsuenetako bat Domingo izan zen, Errioxako Cañas herrikoa, Santo Domingo de Silos izenez ezagunagoa.

Ardo-kopa ere agertzen da Errioxako JDBren omenez. Espainiako jatorri deitura zaharrena (1925) da, Kalifikazioa lortu zuen lehenengoa (1991), eta, beraz, ardogintzan aitzindari.

Urtero, uztailaren 22an, Anguianoko herrian eta Magdalena Festarekin batera, zango-makilen dantza ikusgarria egiten da. 45 cm-ko zango-makilak erabiltzen dituzte herriko zortzi gaztek, koloretako txalekoekin eta gona hori handiekin jantzita, elizatik jauzi, aldapa harritsutik behera plazaraino joateko. Badira Anguianoko dantzari buruzko dokumentu idatziak, 1603koak, jatorriz zaharragoak direla uste bada ere. Dena den, Errioxako adierazpen folkloriko zaharrena dela esan daiteke. 

Duela 120 milioi urte, leku honetan bertan, Encison, dinosauroak bizi izan ziren. Toki paregabean bizi ziren, hots, antzinako Tethys itsasoan, eta aztarnak utzi zituzten. Gaur egun, aho zabalik geratzen gara oraindik ere bere habitatekin, elikadurarekin, bizimoduarekin, ehizatzekoarekin... Oro har, saurio handien benetako izaerarekin.

Partekatu zure sareetan