ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Final Four Vitoria-Gasteiz 2019

  • Jaulkipen-data: 17/05/2019
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Engomado
  • Ezaugarri berezia: Troquel + canasta
  • Zigiluaren tamaina: 36.4 x 64 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 6
  • Zigiluen posta-balioa: 1.50 € cada sello
  • Tirada: 35.000 PP

Baloncesto

GASTEIZKO 2019KO LAUKO FINALA

19 urte itxaron ondoren eta Moskuren gisako hiriekin lehian aritu eta gero, Saskibaloiko Euroligako Lauko Finala egin da Gasteizen 2019 honetan.

Europan talde mailan jokatzen den lehiaketa nagusiak euskal lurraldean burutuko du bere azken fasea, hots, azken lau partidak.

“Fernando Buesa Arena” pabiloia, Espainiako handiena bere 15.544 eserlekurekin, izango da lehiaketaren erdigunea, baina Bilbo eta Donostia bezalako beste euskal hiri batzuek ere jarriko dute bere alea.

Gasteizek eta Euskal Herri osoak kirolaz haragoko beste proposamen batzuk ere eskainiko dituzte, hala nola biltzarrak, jaialdiak eta, are gehiago, espazio enogastronomiko bat.

Kontinente zaharreko saskibaloi hiriburu bilakatuko da Gasteiz, eta Correos-ek ere hori ospatu nahi du, ekitaldi hunkigarri horri eskainitako bloke-orri bat merkaturatuz.

Zigiluaren protagonista lehiaketako baloi ofiziala (trokelatuta dago) da, baita jokalekuetan ikusi ohi ditugunen pareko saskietako sare bat ere. Zigiluari ukitu bereziagoa emateko, gainera, 6 zigiluko Premium paper-orrian aurkeztu da, tartean baloi trokelatu bat duela.

Ekitaldi honetarako bereziki diseinatutako logotipoak hiriaren toki enblematikoenak erakusten ditu, hots, alde zaharreko Lau Dorre ospetsuak: Santa Maria Katedrala, San Bizente Martiriaren eliza, San Migel eliza eta San Pedro Apostoluaren eliza. Eraikin horien hondoan, saskibaloiko baloi bat agertzen da, final horretan lehiatuko duten lau taldeak irudikatuz.

Eta, lau dorre horien artean, Fernando Buesa Arena, Lauko Finala jokatuko den tokia.

Tradizio gastronomikoak ere badu bere txokoa, Lauko Finalaren hizkiak zeharkatzen dituen txotxak tokiko pintxo tipikoak omentzen baititu.

Kirolaren balioek kontinenteko saskibaloiaren arreta-gune bilakatuko dute maiatzeko hilabete honetan Gasteiz hiria.

Partekatu zure sareetan