ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

12 meses, 12 sellos. Granada

  • Jaulkipen-data: 02/05/2019
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24.5 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa:
    Tarifa A + Consultar tarifas vigentes
    - SELLOS / ETIQUETAS -
    Tarifas Año 2019
    A 0,60€
    A2 0,70€
    B 1.40€
    C 1.50€
  • Tirada: Ilimitada

Granada

12 HILABETE, 12 ZIGILU. GRANADA

 

Granadan, Gurutzearen eguna (XVII. mendea) deritzon eta herrian oso errotuta dagoen festa honen bezperan, zigilu bat merkaturatu da Granadako probintzia protagonista, 12 hilabete, 12 zigilu, 12 probintzia seriean.

Zigilua irudikatzeko, GR hizkiak eta probintziako kolore berdea erabili dira beheko zatian. Gainera, beste zenbait elementu gehitu dira itsasertz mediterraneoan eta mendikate penibetikoaren erdian dagoen probintzia, hots, Granada hiriburu duena, hobeto ezagutzeko. Probintzia honetan, hiru zonalde bereizten dira: kostaldea, Granadako ibarra eta mendialdeko zonaldea. Bakoitzak berezko ezaugarri klimatiko, orografiko eta historikoak ditu, baita baldintza bereziak ere, besteengandik desberdintzeko.

Sierra Nevadako gailur malkartsuek zerua ukitzen dute ia. Parke Nazionala dira 1999az geroztik, eta mendialdeko sistema mediterraneoko eta goi-mailako mendialdeko ikur. Mendizerra honetan, Iberiar penintsulako tontor garaienetako batzuk daude: Mulhacén (3.482 m) eta Veleta (3.392 m) (azken hori elurtuta agertzen da zigiluan). Tontorren eremu osoan ikus daitezke glaziar-higaduren aztarnak, u-formako bailarekin, gandor-gingak dituzten zirkuekin eta sakonuneen lekua hartzen duten urmaelekin.

Gastronomiak kostalde tropikalean hazitako produktuekin lortzen du garrantzia. Mediterraneoan, Afrikatik gertu eta Sierra Nevadak babestuta dagoenez, mikroklima azpitropikal bikaina dago   fruta tropikalak hazteko, adibidez, ahuakatea edo are exotikoago den karanbola (zigiluan agertzen da).

Eta, nola ez, granadondoaren fruta: granada, probintziako zein hiriko ezkutuan ikur. Nola ahaztu, bada, ezkutuan zein izenean agertzen den fruta: granada. Ekialdean maitasun eta ugalkortasunaren sinboloa da. Hainbat poetek ezagutarazi dizkigute granadaren bertuteak, García Lorcak, kasurako.

 

Granadako monumentu nagusia: La Alhambra ezin da falta. G hizkiari forma emanez, iztuku-arku bat ikus daiteke, eraikinaren ezaugarri izaki. La Alhambra izena jarri zioten bere harresi gorriengatik («qa'lat al-Hamra'», Gaztelu Gorria). Al-Sabika muinoaren goian dago, Darro ibaiaren ezkerraldean, hiriaren ekialdean, Albaicín eta Alcazaba auzoen parean.

Granadako historia, arte eta erlijio-tradizioaren laburpena da Guadixeko katedrala, Guadixeko Inkarnazioaren Eliza Katedral Apostoliko Santu ere izena duena. Apostolikoaren titulua lortu zuen egun Espainiak osatzen duen lurralde osoko lehenengo elizbarrutia delako. Beraz, Guadixeko Katedralaren jatorria zein den jakiteko, Hispania Erromatarrean Kristautasuna agertu zen garaira egin behar da atzera. Guadixeko Katedralak aberastasun arkitektoniko ikusgarria du: multzo bakar batean eta harmonia gordez, eraiki zen garai bakoitzeko hiru estiloak hauteman daitezke, gotikotik barrokora.

Partekatu zure sareetan