ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Personajes. Montserrat Caballé

  • Jaulkipen-data: 31/05/2019
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo
  • Zigiluaren tamaina: 24.5 x 35 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50 sellos en pliego y 10 en PP
  • Zigiluen posta-balioa: 0.60 €
  • Tirada: Ilimitada en sello y 5.000 PP

Caballé

PERTSONAIAK. MONTSERRAT CABALLÉ.

Ahots epel eta indartsu batek eragin zuen zirrara munduko antzoki guztietan, New Yorkeko Metropolitan-ean, Milango La Scala-n edo Covent Garden, besteak beste.

Operako diva paregabea, Montserrat Caballé Bartzelonan jaio zen 1933an. Ahots-kalitateagatik eta teknika primeran menderatzeagatik izan zen munduko lehenengo ahotsetako bat.

Bel canton zen aditua, eta Liceu-an ikasi zuen kantuan Napoleone Annovazi-ren eskuetan, bai eta kantuaren sekretuak bereganatu ere.

Bere lehenengo ekitaldia 1956an izan zen, non Mozart-en Flauta magikoa lana interpretatu baitzuen.

Egindako ibilbide ikusgarriaren hasiera besterik ez zen hura, ehun lan baino gehiago interpretatu zituen eta, barrokotik verismora.

Une gogoangarrienetako bat izan zen 1992an Bartzelonako Joko Olinpikoen inaugurazioan Montjuïc Estadioan eszenatokia partekatu zuenean Plácido Domingo, Alfredo Kraus eta José Carrerasekin batera.

Ezin ahaztu, nola ez, musikaren beste mito batekin, Freddie Mercury-rekin hain zuzen ere, Barcelona abestia interpretatu zuenean. Mercury-k sortu zuen, eta artista ezagutzeko nahiak bultzatuta, Bartzelonara bidaiatu zuen 1987an. Caballéri izugarri gustatu zitzaion abestia, eta ez zuen zalantzarik izan kantu ahaztezina harekin grabatzeko. Urte batzuk beranduago Bartzelonako Joko Olinpikoen himno ofiziala bihurtu zen, 1992an.

Montserrat Caballé-ren omenez egin den Premium paper-orria, artistarentzako leku garrantzitsuenetariko batez dago markoztatuta, Bartzelonako Liceu-az, hain zuzen ere.

Askotan abestu zuen bertan, eta esan daiteke, gainera, antzoki hau ezin dela Caballérik gabe ulertu, ezta Caballé antzoki hau gabe ere.

Premium paper-orria diptiko moduan plazaratu da, eta beste behin ere, artistaren irudia ageri da, baina oraingoan Milango Teatro alla Scala antzokian inspiratutako eszenatoki baten gainean. Irekitzen bada, paper-orriko beste zigilu guztiak ikus daitezke: C hizkia osatzen dute, bere abizen Caballéren omenez, Liceu-aren Ispiluen Aretoan.

50 zigiluko paper-orria eta 10 zigiluko premium paper-orria argitaratu dira

Partekatu zure sareetan