ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Centenario del Palacio de Comunicaciones

  • Jaulkipen-data: 14/06/2019
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía
  • Papera: Engomado
  • Ezaugarri berezia: RA
  • Zigiluaren tamaina: 28.8 x 40.9 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 150 x 104.5 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 1
  • Zigiluen posta-balioa: 5.20 €
  • Tiradaren ale-kopurua: 160.000

 Palacio Comunicaciones

KOMUNIKAZIOEN JAUREGIAREN MENDEURRENA.

Cibeles plazaren aurrean dago Komunikazioen Jauregia, katedral ikusgarri baten antzera. 1919ko martxoaren 14an inauguratu zen eraikina, Espainiako komunikazioen zentro neuralgikoa izan zedin.

Madrilgo historiaren mende osoa ezagutu du, hiriak duen erritmo frenetikoarekin eta trafiko geldiezinarekin, eta beste bi eraikin zoragarri ditu gertu: Espainiako Bankua eta Linares Jauregia. Oraindik ere, duela mende bat bezain bizi dago Komunikazioen Jauregia.

Bere arduradunek, hots, Antonio Palacios eta Joaquín Otamendi arkitektoek, eraikin guztiz funtzionala diseinatu zuten, baina, horrez gain, jauregi itxura eman zioten kanpotik. Eraikinak posta-zerbitzua eta telegrafoa hartu behar zituen, eta, bere garaian, telefono-zerbitzua eta Kutxa Postala ere bai.

Alde nagusian posta sailkatzeko gela zegoen, “Batalla” gela izenaz ezaguna. Egun, Madrilgo Udalaren Osoko Bilkuren Aretoa da. Atzean, el pasaje de Alarcón izenekoak irudi nostalgikoak utzi ditu, adibidez, posta-zerbitzuaren ibilgailuena, banaketa egitera joateko prest.

Fatxada nagusiak, hau da, Correosentzat hain garrantzitsua den urteurrena ospatzeko prestatu dugun bloke-orriko kalkografian ageri den horrek,  balio handiko eskulturak ditu, denak ere Ángel García artistarenak. Esaterako, landarez erdi estalita dagoen emakumearena, garaiko madrildarrek “la rubia” (ile-horia) izendatu zutena; izan ere, uste da artista inspiratu zuen modeloak kolore horretakoa zuen ilea.

Zigiluan ate nagusia agertzen da, arku batekin. Hor ikusi ahal dira “ile-horia” eta zenbait zutabe handi, arkitektura egiptoarrean erabilitakoen antzekoak. Arkuaren tinpanoan Espainiako ezkutua dago, berezitasun batekin: erdialdean, Palacios galiziarrak Galiziako ezkutua txertatzeko agindua eman zuen. Bloke-orrian errealitate areagotua erabili da.

100 urte, aldaketa esanguratsuak barrualdean eta madrildarrentzat aldatu ez den irudia, ezta espainiarrentzat ere.

Partekatu zure sareetan