ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Gastronomía. Denominaciones de Origen Protegidas. Cantabria

  • Jaulkipen-data: 26/09/2019
  • Inprimatzeko prozedura: Offset + barniz 3D
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 37,2 x 28,8 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 133 x 99 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 2
  • Zigiluen posta-balioa: 3 € cada sello
  • Tiradaren ale-kopurua: 160.000

Gastronomía Cantabria_miel y queso

GASTRONOMIA: KANTABRIAKO JD BABESTUAK

Zigiluen balio nagusienetariko bat da herrialde baten aberastasuna ezagutaraztea.

Gastronomia sorta: Jatorri-deitura babestua delakoaren funtsezko helburua da bereizgarri hau duten Espainiako produktuak ezagutaraztea.

Aurten jaulkipen hau Kantabriara doa, bere bi produktu gastronomiko nabarmengarri eta beneratuenak ezagutarazteko: Liebanako eztia eta Picon Bejes-Tresviso gazta.

Ezti hori eremu babestu zabaletik dator, Liebana probintziako udalerri guztiak biltzen dituena: Cabezón de Liébana, Camaleño, Cillorigo de Liebana, Pesaguero, Potes, Tresviso eta Vega de Liebana. Bi ezti mota daude: txilar-ezti lorebakarra eta ihintz-eztia.

Lehenengoak anbar kolorea du, tonu marroi eta gorrixkak, lore lurrina eta trinkotasun ertaina; bere zaporea arinki mingotsa da, ukitu gaziarekin. Bigarrenak anbar kolore oso iluna du, egur zapore arina eta aurrekoak baino trinkotasun handiagoa, baina bestea bezain gozoa eta zaporetsua da.

Zuzenean Kantabriara eta bere paisaietara eramaten gaituen bloke-orri batean kokatua, zigiluak eztiaren distira eta urre-antzeko gardentasuna erakusten du; gainera, zigiluari emandako bernizari esker, are errealagoa dirudi.

Bloke-orria osatzen duen zigiluak Picon Bejes-Tresviso gazta erakusten du.

Gazta hori Liebanako eskualdean eta Peñarrubiako Udalerrian egiten da.

Gazta hori egiteko, behi-, ardi- edo ahuntz-esne oso gordina erabiltzen da. Halaber, bi edo hiru esne mota nahasten dira batzuetan.

Eskualde honetan, kareharriko haitzulo natural ugari dago, eta gaztak bertan heltzen dira gutxienez bi hilabetez.

Picon Bejes-Tresviso gaztak kolore zuria du, hari urdin berdexkekin; zapore arinki pikantea du, eta trinkotasun koipetsua eta biguna.

Partekatu zure sareetan