ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Conjuntos Urbanos Patrimonio Humanidad. Úbeda y Baeza

  • Jaulkipen-data: 30/10/2019
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente mate
  • Zigiluaren tamaina: Irregular (verticales)
  • Bloke-orriaren tamaina: 220 x 170 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 2
  • Zigiluen posta-balioa: 3,50 € cada uno
  • Tiradaren ale-kopurua: 160.000 hojas bloque

Úbeda y Baeza

GIZA ONDAREKO HIRI-MULTZOAK. ÚBEDA ETA BAEZA

Giza Ondareko hiri-multzoak serieak beste bloke-orri bat gehitu du Jaengo Úbeda eta Baeza hiriak omentzeko kalkografia batekin.

2003ko uztailaren 3an jaso zuten hiri biek UNESCOren Gizateriaren Ondare titulua.

Ohore hori partekatzeaz gain, Úbedak eta Baezak ondare historiko, artistiko eta kultural aparta partekatzen dute Espainian.

XVI. mendean, bi hiriak garaiko nobleziaren gogokoenetakoak bihurtu ziren. Bere kokapen bikaina eta komunikazio-sare ezin hobea zela eta, garaiko zenbait pertsonaia ezagunek bertan bizitzeko aukeratu zituzten, hala nola Francisco de los Cobos-ek, Karlos V.aren idazkariak, edo haren iloba Juan Vázquez de Molinak, Gaztelako kontuetarako idazkari izan zenak. Azken horrek, bere izena daraman jauregi galant bat hasi zen eraikitzen bere jaioterrian, Úbedan, 1550 inguruan. Kateen Jauregia gisa ezagutua, herriko udaletxea da gaur egun, eta Monumentu Nazionala izendatu zuten 1931n.

Jauregia da, hain zuzen, zigiluaren motiboa. U formakoa, eraikinaren xehetasuna irudikatzen du bloke-orriaren parte batean. 

Beste partean, berriz, Natividad de Nuestra Señora Katedralaren alderdi bateko irudia agertzen da, Baezako eraikin errenazentista. Jaengo apezpikutzaren egoitza izan zen 1227tik 1249ra, Jaenera eraman zuten arte.

Tradizioaren arabera, kristautasunerako sagaratutako meskita baten gainean eraiki zuen katedrala Alfontso VII. erregeak. Gerora meskita bat izan zen berriz ere 1227ra arte; ordu ezkero, tenplu kristaua da.

Zigiluak, B hizkiaren formarekin, eraikinaren kanpoaldearen xehetasun bat erakusten du: Santa María iturria, hiriko ikono garrantzitsuenetako bat, hain zuzen ere.

Partekatu zure sareetan