ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

500 años nacimiento de D. Pedro Menéndez de Avilés

  • Jaulkipen-data: 14/02/2020
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,75 €
  • Tirada: 160.000

Pedro Menéndez

PERTSONAIAK. Pedro Menéndez de Avilésen jaiotzaren 500. urteurrena

Garai batean, Pedro Menéndez de Avilés izenak beldurra sorrarazten zien Espainiako flota erasotzen zuten piratei, mirespena itsasoan zehar bidaiatzen zuten marinelei, eta errespetua eta konfiantza zerbitzupean izan zuten bi erregeei: Karlos I.ari eta bere seme Felipe II.ari. Ahanzturatik berreskuratu dugu pertsonaia zigilu honen bidez, Espainiako historiako nabigatzaile onenetakoa. Bere bizitzan zehar, hainbat kargu izan zituen: Adelantado de la Florida, Indietako Kapitain Jenerala, Kubako irlen Gobernuburua eta Indietako Aholkularia.

1519ko otsailaren 15ean jaio zen, eta gaztetatik erakutsi zuen bere nortasun adoretsua, hamalau urte eskasekin piratei aurre egiteko itsasoratu zen eta. Urte batzuk geroago, bere itsasontzia izan zuen, eta bere bi anaiak eta koinatua sartu zituen bertan. Koinatua Gonzalo Solís de Meras zen, bere abenturaren kronista. Denbora gutxian lortu zuen piraten ehiztari izatearen ospea. Bere balentria handiena izan zen La Rochelleko portua eraso izana, Jean Alphonse de Saintonge pirata akabatzeko eta bahituta zeuden bost itsasontzi espainol aske uzteko. Bere adorearen berri izatean, Karlos I.ak baimena eman zion Kantauri itsasoa eta Karibea piratengandik babesteko.

1565ean, Felipe II.ak “Adelantado de la Florida” titulua eskaini zion, lurralde berriak esploratzeko eta kolonizatzeko, baita higanot frantsesengandik babesteko ere, eremuan kokatzen hasi baitziren. Gainera, nabigatzaileak bere semea aurkitzeko itxaropena zuen. Hura ere itsasgizona zen, eta itsasoan galdu zen eremu hartan urte batzuk lehenago. Floridan egon zenean, Pedro Menéndezek Ipar Amerikan biztanleak izan zituen herri zaharrena sortu zuen: San Agustín. Horrez gain, fortifikazio-sarea eratu zuen, kokalekua babeste aldera.

1574an, Luis de Requesensi Flandeseko matxinadan lagundu behar zion flotaren kapitain jenerala izendatu zuten. Urte hartan hil zen, irailaren 17an, gaixotasun baten ondorioz.

Esploratzeaz eta bidaiatzeaz gain, ekarpen garrantzitsuak egin zizkion itsas nabigazioari kartografian, ontzi-arkitekturan eta, batez ere, Indiako flotaren xehetasun ororen diseinuan. Izan ere, horixe izan zen hainbat mendetan zehar Espainiak Mundu Berriarekin komunikatzeko izan zuen bidea.

Partekatu zure sareetan