ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

12 meses, 12 sellos. Ceuta

  • Jaulkipen-data: 02/03/2020
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24,5 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa:
    Tarifa A + Consultar tarifas vigentes
    - SELLOS / ETIQUETAS -
    Tarifas Año 2020
    A 0,65€
    A2 0,75€
    B 1.45€
    C 1.55€
  • Tirada: Ilimitada (182.000 sellos)

12 meses. 12 sellos. Ceuta

12 HILABETE, 12 ZIGILU. Ceuta

Ceuta hiri autonomoa Herkulesen zutabeen artean eraikita dago, eta zutabe horiek Europa eta Afrikaren arteko ate bilakatu dira, Mediterraneo Itsasoa eta Ozeano Atlantikoaren arteko mehargunearen gotorlekua. Bere hiritarrek pertsonalitate ezberdina dute: elkarrekin bizi dira komunitate kristaua, musulmana eta hebrearra , eta azken urteotan baita hindua ere.

Zigiluan hiriko elementu adierazgarrienak agertzen dira, adibidez C letrari forma ematen dion arkua, XII eta XIII. mendeen artean eraikitako bainu arabiarren zati.

C letran ere Muley El Mehdi meskitako minaretea agertzen da baita ere, Espainiako estatuak 1940. urtean inauguratutakoa.

E letran, lehenik Nuestra Señora de la Asunción katedralaren kanpandorrea agertzen da, aurrez zeuden eraikuntzen hondarren gainean XVII. mendearen bukaeran eraiki zena.

Letra horretan ere gazitutako arraina agertzen da, hots, “volaores” delakoak; eskulan hau egiten lehenak feniziarrak eta erromatarrak izan ziren 3.000 urte, eta egun arte belaunaldiz-belaunaldi transmititu da.

Orobat Espainiako legioaren uniformearen gorrillo edo chapiri txapel adierazgarria agertzen da, izan ere, 1920an sortu zuen Ceutan legioa José Millán-Astray-ek, “Tercio de Extranjeros” izenarekin. Gaur egun “Duque de Alba” 2. Tertzioa Serrallo-Recarga kuartelean dago.

Murallas Reales edo Errege Harresia izeneko monumentu-multzoak bi letra eusten ditu; antzinako harresi arabiarren gainean eraiki zuten 1415ean portugesek eta defentsa-lerro ezberdinez osaturik dago: gotorlekuak, almenadun-harresiak, arma plaza eta ur-hesi nabigagarria.

Bi letren atzean Ceutako Hezkuntza, Ekonomia eta Teknologiako Fakultateko patioa agertzen da; hain zuzen ere, bere 85. urteurrena ospatzen da aurten.

Zigiluaren behealdeko zerrenda zuria Ceutako banderaren kolorearekin bat dator.

Partekatu zure sareetan