ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Centenario de Bases Aéreas

  • Jaulkipen-data: 25/03/2020
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa:
    Tarifa C + Consultar tarifas vigentes
    - SELLOS / ETIQUETAS -
    Tarifas Año 2020
    A 0,65€
    A2 0,75€
    B 1.45€
    C 1.55€
  • Tirada: 160.000 sellos

Bases aéreas

URTEURRENAK. Aire-baseen mendeurrena: Getafe, Tablada, León eta Zaragoza

1920ko martxoaren 18an,  Espainiako aire-dibisioa aire-base izeneko lau eremutan banatzeko Errege Dekretua argitaratu zuen Madrilgo Gazetak, espainiar aireko indar hasiberriaren destakamenduak eta zerbitzuak antolatze aldera.

Getafen (aire-base nagusia), Zaragozan, Leónen eta Sevillan (Tabladako aire-basea) ezarri ziren lau aire-baseak. Base bakoitzak nahitaezko elementu eta zerbitzu teknikoak izan behar zituen, besteak beste, hangar, erregai eta muniziorako gordetegi eta lantegi gisa funtzionatzeko, lau hegazkin-eskuadrilari, azterketarako hiruri eta borrokarako beste bati zerbitzu ematearren.

Lau base horiek ezartzea funtsezkoa izan zen espainiar lurraldearen aireko babesa egituratzeko, zeinak Aireko Armada sortu baitzuen urte batzuk geroago.

Aire-baseek, bestalde, arrasto handia utzi zuten Espainiako kulturan, gizartean eta ekonomian, bai nazio mailan, bai kokaturik ziren hirietan.

Aldi berean, Cuatro Vientos aerodromoko lehen aginte edo seinaleen dorrea eraiki izanaren mendeurrena ospatzen da.  Ingeniarien komandanteak, Leopoldo Giménezek, 1919ko uztailean idatzitako proiektu batean oinarritu zen diseinua, eta urte bereko abuztuaren 11ko Errege Aginduaren bidez onartu zen. Enrique Sierrak garatu zuen, Madrilgo Paseo de las Delicias kalean zituen lantegietan. Eraikin ospetsua garatzeko, garaiko itsasargietan erabilitako ereduak hartu ziren oinarri. Espainiako lehen kontrol-dorretzat jotzen da, eta Europako zein munduko zaharrenetako bat omen da.

Zigiluak 100 handiarekin nabarmentzen du mendeurrena, eta zenbaki bakoitzak elementu baten irudia du: Cuatro Vientos aerodromoko dorrea, espainiar Aireko Armadaren entseina, Espainiako banderaren koloreak eta urteurrenerako sortutako logotipoa. Hori guztia lurreratzeko pistaren atzealdearekin. Banda zurietan, lau aire-baseen izenak agertzen dira.

Partekatu zure sareetan