ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

90 aniv. de la FRATERNIDAD-MUPRESPA (1929-2019)

  • Jaulkipen-data: 18/03/2020
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 X 28,8 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 25
  • Zigiluen posta-balioa: 0,65 €
  • Tirada: 160.000 sellos

Muprespa

URTEURRENAK. Fraternidad – Muprespa mutualitatearen 90. urteurrena

Fraternidad – Muprespa Gizarte Segurantzaren 275. Mutualitate laguntzailea da eta 2019. urtean fundazioaren 90. urteurrena ospatu zuen; ospakizun hau azken urteotako ibilbideaz jabetzeko unea da, non hedapen eta garapen handiko uneak eta zailtasun handiagoko uneak bateratzen diren, eta sektoreko hirugarren mutualitaterik garrantzitsuena bilakatu den kuoten bolumenei dagokienez.

1929. urtean sortu zen, Escolástico Zaldívar Aguarónek eta Rafaela Otal Pló bere emazteak “La Fraternidad” eratu zutenean, hain zuzen ere beren Bilboko etxean bertan egoitza ezarri zutenean. Familia-egituran oinarrituta, entitatea 60ko hamarkadan hasi zen garatzen eta Espainiako hiri nagusietara hedatzen hasi zen. Hurrengo hamarkadan ordezkaritza eta laguntza- eta prebentzio-zentro berriak ireki zituzten Bartzelonan, Zaragozan, Bilbon, Caceresen eta Kordoban; horrela, 1973. urtean Madrilgo Paseo de la Habanako Ospitalea inauguratu zuten.

80ko hamarkadan entitatea izugarri zabaldu zen, hots, 14 mutualitate bere egin zituen, horietariko asko tokiko egitura zutenak; halaber, prestakuntza akademiko eta zientifikoan buru izan zen, sinposio eta jardunaldi ugari antolatuz.

1998ko abenduaren 31an La Fraternidad eta Muprespa-Mupag entitateek bat egin zuten.

Gaur egun Fraternidad-Muprespa mutualitateak osasun-arretarako sare zabala du: 122 zentro propio ditu, adostutako 900 zentro baino gehiago eta bi mila langile baino gehiago. Lankidetzan aritzen diren 123.000 enpresa ditu eta milioi bat langile baino gehiagori estaldura ematen die.

2019. urtean Madrilen Fraternidad-Muprespa Habana Ospitalea ireki zuen, baliabide teknologiko eta diagnostiko aurreratuenekin. Traumatologian erreferentziako zentroa da mutualitateen sektorean, eta Europa mailan Integral LEED for Healthcare ingurumen-jasangarritasuneko ziurtagiria duen ospitale bakarra da, Platino kategorian hain zuzen ere, hau da, lor daitekeen hoberena.

Partekatu zure sareetan