ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Los Caminos de Santiago del Norte Peninsular. Camino de Liébana

  • Jaulkipen-data: 30/03/2020
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24,5 mm
  • Txeketegiaren tamaina: 166 x 63 mm
  • Txeketegiaren zigilu-kopurua: 8
  • Zigiluen posta-balioa:
    Tarifas posibles:  A - A2 + Consultar tarifas vigentes
    - SELLOS / ETIQUETAS -
    Tarifas Año 2020
    A 0,65€
    A2 0,75€
    B 1.45€
    C 1.55€
  • Tirada: 140.000 carnés

Camino Liébana

PENINTSULA IPARRALDEKO SANTIAGO BIDEAK

Antzinako erromesaldi hau osatzen duten ibilbide historikoetako bat da Iparraldeko Santiago Bidea. Honako hau, zehazki, Compostelara iritsi eta Santiago apostoluaren hilobia ikusteko europar erromesek gehien erabilitako bidea da.

Espainiako iparralde osoa zeharkatzen du “bide” honek, Frantziatik Galiziaraino Kantauri itsasoko ertzari jarraituz.

Iparraldeko Santiago Bideak hainbat aukera ematen ditu itsasertzak eta sarguneak saihesteko, galiziar barrualdera heldu arte.

Urte batzuk badira Correosek txartel bat eskaintzen diona ibilbide honi; aurten, zehatz-mehatz, San Vicente de la Barquera eta Santo Toribio de Liébanatik igarotzean.

Lehen zigiluak San Vicente de la Barquerako Santa María de los Ángeles elizaren irudia dakar. Kultura Interesko Ondasun aitortu zuten 1931n. Handik hiribildu osoa dago ikusmenean, eta harresi batez inguratuta dago; bertan, “erromesen ate” deritzona ikus daiteke, Santiago bidea egiten dutenek igaro beharrekoa. Eliza hori Kantabriako arkitektura gotikoaren adibide nagusietako bat da, eta Iparraldeko Santiago Bidearen ikurra.

Bigarren zigiluak Santo Toribio de Liébanako eliza du protagonista. Santiago Bide guztiek ez daramate Apostoluarenganaino. Aitzitik, batzuk adarkatu egiten dira. Honako hau, esate baterako, Liébanako Bide bihurtzen da, Santiago erromesbidea; haren bidez, aukera dago Compostelara iristean bezalako barkamenak lortzeko, baina Kantabriatik irten beharrik gabe.

San Toribio monasterioan kristauteriaren erlikia garrantzitsuenetako bat gordetzen da: Kristoren Gurutzearen zati ezagunik handiena. Hori dela eta,

bidea hausten zuten Iparraldeko Bidetik Santiago de Compostelarantz zihoazen erromes askok, Kristo iltzatutako tantaiari musu emateko. Julio II.a aita santuak Santo Toribiori bere jubileu-urtea ospatzeko pribilegioa eman zionetik, lagun gehiagok aukeratzen dute bide hori.

Partekatu zure sareetan