ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Patrimonio mundial. Arquitectura mudéjar de Aragón

  • Jaulkipen-data: 19/03/2020
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía y offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente mate
  • Zigiluaren tamaina: Circular 32 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 104,5 x 150 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 1
  • Zigiluen posta-balioa: 5,45 €
  • Tiradaren ale-kopurua: 140.000 HB

Arquitectura mudéjar

MUNDUKO ONDAREA. ARAGOIKO ARKITEKTURA MUDEJARRA

Teruelgo El Salvador Dorrea da protagonista Correosek, Munduko Ondarea seriearen baitan, aurten jaulkitako bloke-orrian. Irudi hori bera agertzen da aurten aterako den txanponean, eta huraxe erakusten du, hain zuzen ere, 2020ko Munduko Ondarearen zigiluak.

“Hiru kulturak” (musulmana, kristaua eta judua) Iberiar Penintsulan elkarrekin bizitzeak mudejar artea deritzona sorrarazi zuen.

Estilo berezi horren barruan, beste lurralde batzuetakoek ez bezalako ezaugarriak ditu Aragoiko mudejarrak; esaterako, Gaztela edo Andaluziakoaren aldean, estilo horren agerpen ugari baitaude horietan ere.

Ekonomikoki balio txikiagoa ei zuten zenbait material, hala nola adreilua, igeltsua edo zeramika, eta  apaintzeko material sofistikatuagoak erabiltzeak adierazpen plastiko berezia ekarri zuen, baita eraikin zirraragarriak sortu ere, zigilu honetan irudikatzen dena, kasu.

Dorre eder hau San Salvador de los Reyes elizaren parte da, eta UNESCOren Gizateriaren Mundu Ondaretzat aitortu zuten 1986an.

Dorrearen erdiguneak alminar almohadeen antolamendu bera du; bi dorre, batak bestea bilduz, barneko dorrearen hormak igeltsuzko morteroarekin eginak direlarik.

Kanpoaldean, erabilitako zeramikak San Martin dorrearen joerari jarraitzen dio forma aldetik, baina tamaina txikiagoko pieza ugariagoekin. Zeramikak berdez margotu ziren kobre oxidoarekin, eta zuriz eztainuzko bernizarekin. Era berean, berunezko bernizarekin beiratzen ziren, forma-sorta zabalarekin: lauza karratuak eta erronboideak, platerak eta diskoak, ziri ahokatuak, kolomatxoak eta zortzi puntako izarrak.

Correosek, beste behin, Gizateriaren Munduko Ondare kalifikazioa izateko ohorea duten Espainiako monumentu eta bazterrak ezagutarazteko zigilua jaulki du, bloke-orri polit batean sartuta.

Zigiluek (kasu honetan, baita txanponek ere) munduan zehar bidaiatzeko gaitasuna dute, baita jaulkitzen eta zirkulazioan jartzen dituen herrialdearen erakustoki izateko ere.

Partekatu zure sareetan