ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

12 meses, 12 sellos. Ciudad Real

  • Jaulkipen-data: 29/05/2020
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24,5 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa:
    Tarifa A + Consultar tarifas vigentes
    - SELLOS / ETIQUETAS -
    Tarifas Año 2020
    A 0,65€
    A2 0,75€
    B 1.45€
    C 1.55€
  • Tirada: Ilimitada (240.000 sellos)

12 meses_Ciudad Real

12 HILABETE, 12 ZIGILU. Ciudad Real

Natura, gastronomia, artea eta literatura dira Ciudad Realgo probintziaren altxor preziatuenak, eta, ondorioz, maiatzeko motiboa izango da “12 hilabete, 12 zigilu” seriean.

Tablas de Daimiel Parke Nazionalak irudikatzen du natura, tablas fluviales (taula flubialak) fenomenoa duen ekosistemen artean azkena. Gaur egun, Europako hezegune garrantzitsuenetako bat da.

Probintziaren inizialak irudikatzeko, gastronomiaren elementuak erabiltzen dira: Mantxako gazta eta ardo kopa bat, probintziak dituen hainbat jatorri-deituren seinale. Tartean daude La Mancha, Valdepeñas, Pago Casa del Blanco, Dehesa del Carrizal edo Pago Florentino.

Ciudad Realgo Santa María del Prado katedralaren kupulak eta Campo de Criptanako haize-errota batek irudikatzen dute probintziaren bereizgarri den arkitektura sakro eta popularra.

XIII. mendeko ermita baten gainean eraiki zen katedrala; gaur egun, ermitaren Barkamenaren atea eta arrosa-leihoa besterik ez dira geratzen. Ciudad Realgo katedralak Calatrava, Montesa, Alcántara eta Santiagoko ordena militarren prioretza-titulua du 1875etik, Pío IX. Aita Santuaren bulda bide.

Campo de Criptanako paisaia apaintzen duten haize-errotak Gaztela-Mantxako sinbolo garrantzitsu bat dira Espainian, baita munduan ere, Miguel de Cervantesen obran bertan kokatzen baita On Kixotek erraldoiekin izan zuen desafioa.

Bigarren inizialaren alboan agertzen da, hain zuzen ere, On Kixote Mantxakoaren kasketa ezaguna; Mambrinoren kasketa zela uste zuen arren, bizar-ontzi bat baino ez zena. Cervantesek berak aldatu zion izena, Santxo Panzaren bidez: ontzisketa.

Probintziaren alderdi literarioa Cervantesen ondaretik haratago doa, eta izpi eszenikoak hartzen ditu Almagron, bertako plaza nagusiko galeria beiradunek irudikatuta. XVII. mendeko etxarteko antzokia Europako zaharrena da eta aktibo jarraitzen du orain dela 400 urte ireki zenetik.

Behealdeko zerrenda probintziaren banderaren kolorearekin bat dator.

Partekatu zure sareetan