ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Minerales. Azabache

  • Jaulkipen-data: 29/05/2020
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24,5 mm (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50 (10 en PP)
  • Zigiluen posta-balioa:
    Tarifa A + Consultar tarifas vigentes
    - SELLOS / ETIQUETAS -
    Tarifas Año 2020
    A 0,65€
    A2 0,75€
    B 1.45€
    C 1.55€
  • Tirada: Ilimitada (10.200.000 sellos + 3.125 PP)

Azabache

MINERALAK. AZABATXEA

Asturiasko azabatxe ezaguna harribitxi organiko bat da, eta bereziki preziatua da lantzeko, behin leunduta distira eta kolore beltz bereizgarria dituelako. Ikerketa espezializatuen arabera, material zurkara hau, ikatzarri humikoan bihurtua, orain dela 155 milioi urte saturatu zen Kimmeridge aroan (Jurasiko Berantiarra), eta baldintza bereziak jasan zituen eraketa prozesuan, tartean hidrokarburoz inpregnatzea. Horri esker, bereizgarri zaizkion ezaugarriak ditu bitxigintzanerabiltzeko; esaterako, ezohiko egonkortasuna.

Nahiz eta naturan maiz ez aurkitu, azabatxeko eta ezaugarri ezberdinak dituzten antzeko lehengaien meategiak daude munduko hainbat tokitan. Gizakiak apainketa pertsonalerako eta kutunetarako eraldatu eta erabili izan duen aurrenetako lehengaietakoa da. Asturiasen daude Europako pieza zaharrenetako batzuk; esaterako, lepoko baten aleek 19.000 urte baino gehiago dituzte. Munduko hainbat museotan daude; hainbat alditako aztarnategietan aurkitzen ziren azabatxezko bitxi zoragarriak.

Iberiar Penintsulan badaude iraganean ustiatu ziren beste meategi batzuk; esaterako, Kretazeoko bat Teruelen edo Batalha (Portugal) inguruan, jatorri jurasikokoa hori ere. Dena dela, Asturiasko kostaldean kokatuta dagoena da ezagunenetakoa; are gehiago, Olesen (Les Mariñes, Villaviciosa) kokatuta dagoena, Erdi Arotik Donejakue Bidearekin zuen lotura goiztiarra zela eta. Mendetan ziurtatu zuen Donejakueko Azabatxegileen Elkarteak lehengaiaren ospea; izan ere, bere artisauei Asturiasko azabatxea soilik erabiltzea eskatzen zien Ordenantzetan, lehengaiaren monopolioa babestuz. Asturiasko azabatxearekin egindako erromesaldi kutunak eta sinboloak daude munduko zenbait museo garrantzitsutan. Donejakuerako erromesaldiak unibertsal bihurtu zuen Asturiasko azabatxea.

Horrez gain, Les Mariñeseko azabatxea Amerikarekin egiten ziren merkataritza-eragiketetarako salgai garrantzitsua izan zen hainbat mendez; izan ere, kolonaurreko garaian dagoeneko erabiltzen ziren antzeko beste material batzuk. Lehengai honen azken merkataritza-eztanda XIX. mende amaieraren eta XX. mende hasieraren artean izan zen. Hainbat urtez azabatxeko ehunka tona esportatu ziren Ingalaterrara; izan ere, Whitbyko (York) azabatxe ezaguna ez zen nahikoa doluari lotutako viktoriar modak sortutako eskaera asetzeko. Oraindik ezagunak eta desiragarriak dira Whitbyko bitxi viktoriarrak, baina bitxi horietako askoren lehengaiaren jatorria Asturias da.

Badira dagoeneko 100 urte ez dagoela ustiapenerako meategirik Asturiasen. Lehengaia eskuz erauzten zen gehienbat, XX. mende hasieran ezik. Materiala bilatzea lan astuna eta arriskutsua zen, ehunka metroko galeria estuetan egiten zutelako lan, hainbat adar laguntzailetan sakabanaturik, gainera; sakrifizio eta arrisku handiko lana, edonondik ere. Gaur egun, artisauek lehengaiarekin lan egiten jarraitzen dute; materiala lortzen dute eroritako lurren abarretatik, kanpoko hornitzaileengaindik edo antzinako hondakindegietatik, ia amaitzear den antzinako ospearen lekuko direlarik.

Azabatxea eraldatu egiten da oraindik bai Espainian, baita nazioarteko ekoizpen-zentroetan, herritar estiloko piezatan edo egungo kontsumitzaileentzako pieza berritzaileagoetan.

Irudian ikusten da Oleseko zonan bertan behera utzitako meatze-aho bat. Bisita daitekeen bakarra da, eta “Azabatxearen bidea” izeneko ibilbideari amaiera ematen dio (PR-AS.199). 

Oleseko azabatxe ezagunaren lagin txiki bat dago, modu esklusiboan inpregnatuta, Premium Paper-orri honetan.

 

Andrea Menéndez Menéndez

Geografian eta Historian lizentziatua. Arkeologian eta ondarearen kudeaketan profesionala, eta aditua azabatxearen ikerketan, ikuspuntu historikotik eta arkeologikotik.

Partekatu zure sareetan