ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

12 meses, 12 sellos. Huelva

  • Jaulkipen-data: 05/06/2020
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Autoadhesivo fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 35 x 24,5 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa:
    Tarifa A + Consultar tarifas vigentes
    - SELLOS / ETIQUETAS -
    Tarifas Año 2020
    A 0,65€
    A2 0,75€
    B 1.45€
    C 1.55€
  • Tirada: Ilimitada (220.000 sellos)

12 meses. 12 sellos. Huelva

12 HILABETE, 12 ZIGILU. Huelva

Gastronomia, natura, historia eta debozioa dira Huelvak eskaintzen dizkien zenbait berezitasun probintzia ezagutu nahi dutenei. Ezaugarri horiek irudikatu dira aurtengo “12 hilabete, 12 zigilu” seriearen seigarren zigiluan.

Huelvako gastronomiaren ordezkari nagusi gisa dago Jabugo urdaiazpikoa; bere jatorri-deitura babestuarekin, jakina da jaki ederra dela. Iberiar arrazako txerriekin lortzen da, ezkur-larretan haziak, askatasunean. Ezkurrekin eta larre naturalekin elikatzen dira soilik, eta urdaiazpikoa Aracenako eta Arocheko mendizerren artean egiten da.

Bestalde, Ozeano Atlantikoak hainbat arrain eta itsaski eskaintzen ditu; tartean, atun gatzatua, txokoak, Huelvako ganba zuria edo ganba gorriak, eta horren irudia agertzen da zigiluan.

Baratze-marrubien laborantza intentsiboa gastronomiaren parte garrantzitsua izateaz gain, probintziaren nekazaritza-jarduera nagusietako bat ere bada, Huelva Europako ekoizle handiena eta munduko handienetako bat baita.

Gainera, Huelvak lotura estua du Historia Unibertsalarekin, bertan egin baitzituen Kristobal Kolonek prestaketa guztiak Mundu Berrira joateko; 1492an joan zen, Palos de la Frontera portutik abiatuta.

“Lugares Colombinos” (Kolonen guneak) deritzen artean daude Santa María de La Rábida monasterioa, Moguer eta Palos de la Frontera, zeinaren Muelle de las Carabelas museoan Santa María, La Pinta eta La Niña itsasontzien erreprodukzioak dauden.

Zigiluan agertzen den fatxada Nuestra Señora del Rocío santutegikoa da; tenplu hori Espainiako erromeria ezagunenetako baten debozio erlijiosoaren sinboloa da, milioi bat pertsona baino gehiago biltzera iristen baita. Ermita hori El Rocíoko herrixkan dago, Almonten, Doñanako parke nazionalaren ondoan.  Doñanako barrutia gisa ere ezagutua, Parke horren ikuspegi orokorra agertzen da zigiluaren atzealdean.

Beheko zintaren kolore urdin ilunak probintziako banderari egiten dio erreferentzia.

Partekatu zure sareetan