ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Efemérides. Centenario Ministerio de Trabajo

  • Jaulkipen-data: 08/06/2020
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 57,6 x 40,9 mm
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 16
  • Zigiluen posta-balioa: 1 €
  • Tirada: 160.000

Centenario Ministerio Trabajo

URTEURRENAK. Lan Ministerioaren urteurrena

1920ko maiatzaren 9an, La Gaceta de Madrid argitalpen ofizialean Errege Dekretu bat argitaratu zen, zeinaren bidez, Lan Ministerioa sortu zen. Gizarte Erreformen Institutua eta Aurreikuspenerako Institutu Nazionala esleitu zitzaizkion, baita Hornidura Ministerioaren zenbait eskumen ere.

Uste da lan-administrazioa Espainian XIX. mende amaieran sortu zela, zenbait aditu, politikari eta erlijiosoek zituzten kezkak zirela-eta langileen lan eta gizarte arloei zegokienez. Gai soziala deitu zitzaion, eta alor horretako erakundeak eta instituzioak sortzea ekarri zuen, hala nola Gizarte Erreformen Institutua edo Gizarte Erreformen Komisioa. 1883an sortutako erakunde hori gaur egungo Lan Ministerioaren aitzindaritzat hartzen da.

1906an, Lan Ikuskatzailetza sortu zen, laneko arauak betetzen  zirela bermatzeko asmoz; 1908an, berriz, Aurreikuspenerako Institutu Nazionala sortu zen, gaur egungo Gizarte Segurantzako Institutuaren aitzindaria.

Bere ibilbidean zehar, Ministerioa izenez aldatzen joan da; gaur egun, Lan eta Gizarte Ekonomiaren Ministerioa da.

Lan arloko administrazioak funtzio hirukoitza du: langileen bizitza eta laneko baldintzak sustatu eta hobetu; zerbitzu publikoak antolatu laneko auziei buruzko zerbitzua (enplegua, immigrazioa, gizarte segurantza...) eskaintzeko herritarrei, eta laneko, gizarte segurantzako eta lan-arriskuen araudia betetzen dela kontrolatu, Laneko Ikuskaritzaren bidez, batez ere.

Ministerioaren pean daude, egun, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (EEZP), Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritza, Laneko Osasun eta Segurtasuneko Institutu Nazionala eta Soldatak Bermatzeko Funtsa.

Oroitzapenezko zigilu honek zenbait gremio eta generotako langile talde baten ilustrazioa dakar, atzean Lan Ministerioaren fatxada duela, Madrilgo Nuevos Ministerios gobernugunean kokatuta dagoena. Horrez gain, Lan Ministerioak sortutako logotipoa agertzen da, bete dituen 100 urteak ospatzeko.

Partekatu zure sareetan