ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Arte contemporáneo. Lucio Muñoz

  • Jaulkipen-data: 25/06/2020
  • Inprimatzeko prozedura: Offset
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 101,8 x 122 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 115 x 144 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 1
  • Zigiluen posta-balioa: 5,45 €
  • Tiradaren ale-kopurua: 140.000

Lucio Muñoz

ARTE GARAIKIDEA. LUCIO MUÑOZ.

Espainiako abstrakzioaren aitzindarietako bat, Lucio Muñoz, da aurtengo zigiluaren protagonista, Correosek arte garaikideari eskaintzen dion proposamenean.

1929n jaio zen, Madrilen, eta 50eko hamarkadako artisten belaunaldikoa izan zen.

Bere ibilbideari ekin zion pasaiak irudikatzen, eta, pixkanaka, espresionismo abstraktuarekiko benetako konpromisora igaro zen, Parisen egon zela argi utzita.

Espainian 50eko hamarkada hondarrean burututako bi erakusketek, bata Fernando Fe galerian eta bestea Ateneoan eginak, espainiar abangoardian sendotu zuten.

Lucio Muñozen obrak zirrara eragiten du, besteak beste, bere obrako material tradizionalak horrelako lanetan harrigarriagoak direnekin tartekatzen dituelako; esaterako, lurrarekin, paperakin edo kartoiarekin.

1983an, Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen. Une hartatik aurrera, bere obran paisaiak nagusituko ziren, modu natural, erromantiko eta biziagoan; egurra modu espontaneoan txertatzen zuen, beste elementu bat gehiago balitz bezala.

Egurrarekin, lantzen dituen materialen artean berritzaileenetako batekin, hain zuzen, obrak sortzen ditu kontratxapatuetan oinarrituta, , egurra urratuz edo errez.

Teknika horien adibide bat da, esaterako, artista honi zuzendutako zigiluak irudikatzen duena. El cono del bosque Kobernaus (Kobernaus basoko konoa) obra da, Thomas Bernhard-en Zuzenketa nobelan oinarritua; idazleak sekulako eragina izan zuen bere lanean.

Obra hori bereziki hipnotikoa eta boteretsua da. Elementu nagusia tipi amerindiar baten antzeko bat da, nahiz eta autoreak (lehen aipatutako nobelan oinarrituta, hileta-monumentu bat irudikatzeko asmoa izan, antzinakoa eta hondarretan dena, denboraren poderioz basoak bereganatzen duelarik.

Zigilu batek, beste behin, artelan handi bat irudikatzen du beste txikiago baten barruan; eta, artearen gisara, hedapenerako gaitasun handia du.

Partekatu zure sareetan