ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Mujeres en el Deporte. Olímpicas. Blanca Fdez. Ochoa

  • Jaulkipen-data: 26/06/2020
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía, offset, cold foil, golpe en seco y RA
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 54,9 x 38,4 mm
  • Bloke-orriaren tamaina: 150 x 104,5 mm
  • Zigilu-kopurua bloke-orri bakoitzeko: 1
  • Zigiluen posta-balioa: 4 €
  • Tiradaren ale-kopurua: 140.000

Blanca Fernández Ochoa

EMAKUMEAK KIROLEAN: OLINPIARRAK

Pariseko 1900eko jokoetan 22 emakumek hartu zuten parte, tenisean eta golfean. 1928ko Amsterdameko jokoetan, berriz, kirolarien ehuneko hamarra emakumeak ziren. Gaur egun, aurreko Rioko Jokoei erreparatzen badiegu, emakumeak izan ziren parte-hartzaileen ehuneko berrogeita bost.

Oraindik asko geratzen zaigu egiteko, baina aurreiritzi asko gainditu dira kirolean dauden genero-rolei buruz.

Espainiako emakumeen kirolak ere bilakaera izan du: Lilí Álvarezetik hasita (historiako lehen emakumezko kirolari espainiarra), Paz Corominas (finalista gelditu zen lehen emakumezko igerilaria), Margot Moles (Espainiako emakumezkoen atletismoko aitzindaria,beste hainbat kiroletan ere jardun zuelarik, tartean eskian, disko, pisu eta mailu jaurtiketan, hockeyan eta igeriketan), Miriam Blascoraino (judoko lehen urrezko domina).

Espainiako kirolaren alde, Correosek gertutik ikusi ditu emakumezko kirolaren balentriak eta emakume kirolarien (are gehiago, kirolari olinpikoen) omenez bloke-orri bat sortu du, Olinpiar Jokoetan historia egin duten hiru emakumerekin: Lilí Álvarez eta Margot Moles, Olinpiadetan aitzindariak izateagatik eta Blanca Fernández Ochoa, Olinpiar Jokoetan domina bat irabazi zuen lehen emakume espainiarra izateagatik. Albertvilleko Neguko Olinpiar Jokoetan irabazi zuen, eslalonean, 1992an.

Blanca Fernández Ochoak brontzea irabazi zuen, baina urrezko domina izan balitz gisa jaso zuen; izan ere, lau urte lehenago, ezin izan zuen irabazi Calgaryn (Kanada), erori egin zelako.

Zigiluan eskiatzailearen lehen plano eder bat agertzen da, brontzezko dominari musu bat ematen eta garaipena ospatzen.

Blancak goizegi utzi gintuen, baina guztiok oroituko dugu bere irribarrea, lehian nola bizitzan noranahi zeramana

Partekatu zure sareetan