ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Efemérides. 100 años del primer correo aéreo español

  • Jaulkipen-data: 30/06/2020
  • Inprimatzeko prozedura: Offset + efecto levantado + troquelado + plegado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40 x 40 mm (cuadrado)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: Sello individual
  • Zigiluen posta-balioa: 2 €
  • Tirada: 140.000

Primer correo aéreo español

URTEURRENAK. Espainiako aire-postaren urteurrena

1920ko apirilaren 1eko Ostiral Santua. Posta zeramaten lau hegazkin aldi berean atera eta iritsi ziren Alacanteko aerodromo batera. Espainian lehen aire-posta linea inauguratzeko ekitaldiaren parte ziren. Linea horrek Bartzelona-Alacant-Malaga ibilbidea egiten zuen, nahiz eta abiapuntua Toulouse zen; izan ere, Latécoère hegazkin-konpainiaren egoitza bertan zegoen, hegaldia kudeatzen zuena.

Zenbait urtez saiatu zen Latécoère  Frantzia Afrikako koloniekin lotzen; 1919an lortu zuen Toulouse eta Casablanca lotzea, Espainian eskalak eginda. Egoera horren aurrean, Espainiako Gobernuak Errege Dekretu bat ebatzi zuen 1919ko urriaren 17an, aire-posta zerbitzua ezartzen zuena Espainian, nazioaren interesekoak ziren koordenatu eta bideen barnean, eta Latécoère modu ofizialean kontratatuta, Espainia barruan hegazkin bidezko posta garraiatzeko.

Ebazpen harekin gorenera heldu zen lege eta lan-komisio sorta zabal bat, Espainiako posta-zerbitzuan hegazkin bidezko posta ezartzen saiatu zirelarik zenbait neurriren bidez: pilotuak prestatzea Correosen ofizial-taldearen barnean, “aire zerbitzuetarako” negoziatu berezia sortzea edo “Espainian aire-posta ezartzeko oinarrien proiektua”, besteak beste.

Espainiako lehen aire-posta linea inauguratzeak hegazkin bidezko postaren garapenasustatu zuen, hurrengo urteetan linea berriak sortuta: Sevilla-Larache, Malaga-Melilla eta Bartzelona-Palma Mallorcakoa. Ordu ezkero, hegazkin-konpainiak Espainiakoak izan zitezela agindu zen, Errege Dekretu bidez.

1921ean inauguratu zen Sevilla eta Larache (Marokoko Protektoratu Espainiarra) arteko aire-posta zerbitzua. Jorge Loring-ek sortutako CETA (Aire Trafikoko Aire-konpainia) enpresa espainiarrak egin zuen.

Urteurrena omentzeko jaulkipena egin da trokelatu baten bidez, biplano baten forma irudikatzeko, hegaldia egiten ari dela gutunak uzten dituen bitartean.

Partekatu zure sareetan