ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CENTENARIOS 2005

  • Jaulkipen-data: 03/02/2005
  • Inprimatzeko prozedura: - Calcografía (sello 500 Aniv. Universidad Sevilla) - Calcografía y offset (sello Primera Real Farmacopea Española)
  • Papera: Estucado, engomado, mate y fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28,8 x 40,9 mm. (verticales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,28 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

10220051

Ikasle behartsuentzako ikastetxe-unibertsitatea eratzeko asmoarekin Maese Rodrigo Fernandez de Santaella artxidiakonoaren ekimenez sortu zen Sevillan 1505ean Santa María de Jesús ikastetxea. Orain 500 urte betetzen dituen Sevillako unibertsitatearen egoitza zaharra ez ezik, abiapuntu ere izan zen ikastetxe hori. Bost mendeotan burututako hezkuntza-lana aitortzearren aterako da honako zigilu hau . Bere jarduna hasi eta berehala jaso zuen ikastetxeak Julio II Aita Sainduaren bultzada, Filosofía, Teología, Zuzenbidea, Medikuntza eta Arteen alorretan tituluak emateko ahalmena aitortzen zion buldari esker. Izan ere, 1621eko Estatutuei esker, badakigu Sevillako unibertsitateak lau fakultate zituela: Kanonak eta Legeak ematen zituena, Teologiakoa, Medikuntzakoa eta Arteetakoa, beste zenbait titulu ere ematen zituelarik. Fundazioaren ondoren, 1505etik 1771era doan lehendabiziko etapa luzearen ondoren, unibertsitateak egoitza aldatu zuen Boto nagusikoen Jesusen Lagundiaren Etxera. Carlos III errege zela ikusi zuten argia unibertsitatearen berritze-asmoak Pablo de Olavideren Txostena eta Ikasketa-Plana deitutako agirian. Hirugarren garai bati emango zaio hasiera 1845ean, orduko joera zentralizatzaileari jarraituz maila handiagoko unibertsitateek maila txikiagokoak erantsi zituztenean. Horrela bada, unibertsitate sevillarraren garrantzia areagotu egingo da. Pidal Plana eta Moyano Legea deitutakoak ezarriko dira eta ikasketa, katedra eta fakultate berriz hornituko da unibertsitatea. Azkenean, Van der Borcht arkitektoaren Tabakoen Errege Fabrikan finkatu zuen egoitza berria Sevillako Unibertsitateak. Orain aterako dugun zigiluan fabrika horren aurrealdea agertuko da.

10220052

Bestalde, Espainiako Lehen Errege Farmakopeari dedikatutako zigiluak Officina Medicamentorun izeneko lana agertu izana oroitzen du liburuaren azala erakutsiz. 400 orrialdetik gorako liburu horretan jasotzen da landare- animalia- eta mineral-jatorrizko sendagaiak prestatzeari buruzko garai hartako jakintza guztia. Botikarien munduko elkarterik zaharreneko - Collegi dels Apothecaris de la Ciutat y Regne de Valencia izenekoa, alegia - kideak hasi zuten liburukia 1601ean eta 1603an amaitu. Urte bete geroago, garai hartan Aragoiko Koroaren menpe zeuden lurralde espainiar eta atzerrikoetan banatua izan zen. Espainiako Lehen Errege Farmakopeatzat jotzen da Felipe III erregeak baimendutako edizio hori. Sendagaiak eta haiek egiteko lehengaiei buruzko zehaztapenak jasotzen dira liburuan. Berebiziko garrantzia duen testu ofiziala da, beraz, sendagaiak nola egin behar diren bermatzeko balio baitu, haien kalitatea ziurtatu eta kontsumitzaileen osasuna babesteko ere. Farmacopea hitzak "sendagaiak nola egin" esan nahi du grekoz.

Partekatu zure sareetan