ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

DEPORTES 2005

  • Jaulkipen-data: 01/03/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal) y 28,8 x 40,9 mm. (verticales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,35; 0,40; 0,78 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

10320051

Juegos Mediterráneos Almería 2005 jokoek zein Sevilla Fútbol Club, S.A.D eta Real Sporting de Gijón S.A.D elkarteen sorreraren mendeurrenak martxoaren 1ean abian jarriko den Kirolak seriea osatuko dute. Juegos Mediterráneos izenekoak Taher Pacha egiptoarraren ekimenez sortu ziren, Mediterraneo itsasertzeko herrialdeen arteko bake-sinbolo gisa. Jokoen XV. Edizioa datorren udan ospatuko da Almerian, eta zigiluan ikus daitekeen logotipoa izango du. Hogeita lau kirol-modalitate izango dira, eta Europa hegoaldeko, Afrika iparreko eta Libano eta Siriako 4.000 kirolari izango dira bertan.

10320052

Sevilla Fútbol Club S.A.D klubaren historia 1905eko urriaren 14an hasi zen, estatutuak onartu zirenean. Taldearen jantziak zuriak dira eta marra gorri bat dute, goitik behera, kamisetan, galtzetan eta galtzerdietan. Taldearen estadioak, Ramón Sánchez Pizjuánek, 45.500 ikuslerentzako tokia du eta 1958an inauguratu zen. Futbol modernoaren jaiotza-datatzat jotzen den 1928-29 denboraldian Liga Txapelketa Nazionala sortu zenetik, Sevillak une loriatsuak bizi izan ditu. Izan ere, Ligako txapeldun izan zen 1945-46 denboraldian eta modalitate berean txapeldunorde izan da lau aldiz. Hiru bider lortu du Espainiako Kopa eta bitan izan da txapeldunorde. Hamar denboralditan lortu du Andaluziako Kopa, eta taldeko jokalariak sarritan izan dira espainiar selekzioko partaide.

10320053

Real Sporting de Gijón taldeak, berriz, marra zuri-gorri bertikalak dituen kamiseta, galtza urdinak eta inguru zuri-gorriko galtzerdi urdinak erabiltzen ditu. Aurten, ehun urte bete dituen honetan, mendeurrenaren logotipoa jarri du kamisetan. Taldearen estadioa, El Molinón, 25.885 ikuslerentzako tokia duena, 1908. urtean inauguratu zen eta taldearen gol-kopuru handienen lekuko izan da: 7-1 Osasunaren aurka 1993-94 denboraldian; eta 6-0 Oviedoren aurka 1944-45 denboraldian. Kluba Anselmo Lópezek sortu zuen Sporting Gijonés izenarekin, eta datarik garrantzitsuenen artean, Alfontso XIII.ena erregeak 1912an Ohorezko Presidentzia onartu izana da aipatzekoa. Lehen Mailan 1944. urtean estreinatu zen, eta orduz geroztik, Lehen Mailan ibili da batzuetan eta Bigarrenean besteetan. Sei aldiz hartu du parte UEFA Kopan; 1979. urtean Ligako txapeldunorde izan zen, eta bitan izan da Erregearen Kopako txapeldunorde. 1992. urtean Kirol Sozietate Anonimo bilakatu zen eta Real Sporting de Gijón S.A.D izena hartu zuen.

Partekatu zure sareetan