ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EUROPA.- Gastronomía

  • Jaulkipen-data: 15/04/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,53 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

Europa seilu-seriea urtero jaulkitzen dute PostEurop-eko (Europako Posta Operadore Publikoen Elkarteko) posta-administrazioek, gai komun batekin. Aurten, hain zuzen ere, gastronomiari eskainita ageri da serie hori, nazioarteko antolakunde hori osatzen duten 43 administrazioetan dauden plateren aukera handia ezagutarazteko.

10420051

Espainiaren gastronomia-aberastasuna, besteak beste, gure lurraldeko hainbat tokitan eta txokotan dasta daitezkeen plateren eta espezialitateen ugaritasunean antzeman daiteke. Izan ere, zopek, barazkiek, arrozek edo lekaleek ahogozo eta zapore desberdinak hartzen dituzte, eskualde bakoitzeko errezeten arabera. Plater tradizionalek (hala nola, fabadak, paellak, itsaski-galdaratxoak…) toki bat hartzeko lehian dabiltza, “sukaldaritza berria” deritzonaren arrain-aukera aberatsaren eta okela mamitsuen ondoan; guztiek jaki gozoak maite dituen edonoren ahoak gozarazten dituzte. Gastronomia-aniztasun hori, zalantzarik gabe, eskualde guztiak ezagutzera eta espezialitateak dastatzera gonbidatzen duten erakargarrietako bat da, horiek guztiak bertako ardo bikainekin eta gozo-tarten gozogintza finarekin laguntzen baitira. Seiluan urdaiazpiko-plater zaporetsu eta gozo bat duen natura hil bat irudikatzen da; urdaiazpikoa, azken urteotan, gure gastronomiako produkturik preziatuena izatera iritsi da mundu osoan. Urdaiazpiko bikain bat prestatzeak gazitze-, ontze-, lehortze- eta zahartze-prozesu bat eskatzen du, behar duen lurrina eta gustua emango diona. Europa seriea 1956an jaulki zuten lehen aldiz Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa sortu zuten sei estatuek; baina, benetako nortasuna lau urte geroago hartu zuen, PTEB erakundea (Posta eta Telekomunikazioetako Europako Biltzarra) sortu zenean, Kontinente Zaharreko kultura eta historia zabaltzeko asmoa zuten seiluak jaulki zirenean, hain zuzen ere. Hamarkada batean baino gehiagoan, zigilutxoetan agertu zen irudia berdina zen estatu guztietan, harik eta 1974an diseinu bakarra gai komun batengatik ordeztea erabaki zen. 90eko hamarkadan, posta eta telekomunikazioetako zerbitzuen bilakaera zela eta, beharrezko bihurtu zen bi sektore horiek banatzea, eta 1993an PTEB zaharrak lekua utzi zion oraingo PostEurop honi, eta erakunde horixe arduratzen da, beste alderdi batzuen artean, Filatelia sustatzeaz eta urte bakoitzean Europa seriean agertuko diren gaiak erabakitzeaz.

Partekatu zure sareetan