ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

PARADORES DE TURISMO.- Parador de Oropesa

  • Jaulkipen-data: 13/06/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía
  • Papera: Estucado engomado mate fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40.9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 1,95 €
  • Tirada: Ilimitada
  • Horzduna: 13 3/4

Turismoko paradoreak izeneko serieari beste seilu bai gehituko diogu aurten, Oropesako paradoreari dagokiona. Toledoko probintzian dago kokatua Oropesa izeneko hirian.

10620051

Ezer gutxi dakigu Oropesako aitzinako historiari buruz. Batzuen ustez jatorri grekoa du baina egi dirudiena da Gaztelako Enrike II. erregeak Garcia Alvarez de Toledori utzi zizkiola lur horiek (gaztelua, auzoak eta mugarteak barne), hark egindako zerbitzuak ordaintze aldera. XV. mende hasieran, Oropesako konte berriek, jauregi zaharra deitutakoa eraiki zuten aitzinako gotorlekuaren gainean, erdiko dorre arranditsua edo omenaldikoa, eta muturretakoak kontserbatuz. Mende bat geroago eraikina handitu egin zen oin errektangeluarra duen jauregia erantsi baitzitzaion. Jauregiak Espainiako estilo errenazentista du. Aipatutako multzo eder hori – erdi gaztelu, erdi jauregia – Monumentu Nazionala izendatu zuten 1923an eta Turismoko paradore bihurtu zen 1930ean. Gaur egun dauden paradoreen sare zabaleko bigarrena da Oropesakoa. Muino baten gainean dago kokatuta Oropesako paradorea eta bertatik, paisaia ederrak ikus daitezke. Batetik, mendixka leunak, Campo de Arañueloko gari arloak eta zuhaiztiak eta bestetik, eta oso bestelakoa, urrutiko Gredos mendi katea eta bere gailurrak, ea beti elurtuta daudenak. Harlan-gaitz sendoko fatxadan, balkoiak, leihoak eta leihatilak ehun baino gehiago daude; barnealdean, aldiz, gela zabalak, adreilu beiraztatuzko zoladurak, eskalinatak, patioak, ibilguak eta egonlekuak. Jantokiko eta geletako sabaiak gotiko-mudejar estiloko kasetoidura nobleez jantzita daude. Jantokian Toledoko sukaldaritzako menu tipikoa dasta daiteke, hala nola Arañueloko migak, eperra eskabetxean eta sasoiko produktuak. Turismo beste paradore batzutan bezala, ez dira falta kutxak, lanparak, garaiko errezelak eta altzariak, baita taila barrokoren bat ere. Turismoko paradoreak 1920 aldera sortu ziren de la Vega Inclan markesaren eskutik. Hura izan zen Espainiako turismoaren lehen sustatzailea, gaztelu zaharrak, komentuak, jauregiak eta monasterioak eraberritu baitzituen. Horietariko lehena Gredosekoa izan zen, eta Alfonso XIII-k. inauguratu zuen 1928an. Oropesako paradoreari dagokionez, orain ateratako seilu honek paradore horretako barneko patioa erakusten du.

Partekatu zure sareetan