ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CASTILLOS

  • Jaulkipen-data: 04/07/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía
  • Papera: Estucado engomado mate fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,78; 1,95 y 2,21 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

Gazteluak seriea da oraingo honetan handituko duguna. Izan ere, Alcaudete (Jaen), Valderrobres (Teruel) eta Molina de Arangogo (Guadalajara) gazteluak ezagutarazteko seiluak atera ditugu.

10720051

Jaengo Sierra Sur eskualdearen mendebaldeko muturrean dago Alcaudete herria. Inguruetako muino malkartsu batean gotorleku arabiarraren harresiak eta dorretzar dotoreak aurkituko ditugu eta haien artean bat nabarmentzen delarik, torre del Homenaje deitutakoa, hain zuzen. Oin poligonala du gotorlekuak eta ezaguna izan zen kalifen garaian leku estrategikoan kokatuta zegoelako eta zaila zelako bertara iristea. Gotorlekuaren jabetzak hainbat liskar eragin zuen musulmanen eta kristauen artean. Izan ere, 1085ean Alfontso VIak birkonkistatu eta gero, ondorengo mendeetan, Fernando III Sainduak Baezako errege mairuari eman zion, gero, Kalatrabako Ordenari eta, tarteka, nazarien eskuetan ere egon zen 1340an Alfontso XIak berriz konkistatu arte. Gaztelua Kalatrabako Ordenakoek berreraiki zuten XIII. eta XIV. mendeen artean, eta, XVI. mendean, Alcaudeteko jaunari konte titulua eman zitzaionean, orduan izan zuten osperik handiena bai gazteluak eta bai hiriak ere. Gaztelua monumentu historiko izendatu zuten 1985ean, eta seiluan haren fatxada nagusia ikus daiteke.

10720052

Bestalde, goragune baten eta Guadalajarako Molina de Aragon herria menderatzen duelarik, behe erdi-aroko gotorlekua aurkituko dugu. Bi harresi-barruk osatzen dute multzoa eta haien barruan gaztelua dago. Jatorriz arabiarren gotorleku eta gero, Gaztelako erregeen jaurerri izandakoaren eraikitze lanak, Blanca de Molinari esker amaitu ziren. Erdi Aroa geroztik hainbat gatazkaren eszenatoki bihurtu zen: Independentziakoa eta Gudu Karlistena, besteak beste. Empecinado ezizenez ezagututako gerrillariaren babesleku ere izan zen. Hala ere, gaurdaino iritsi zaizkigu harresiak eta baita Armas, Cubierta, Veladores eta Homenaje izeneko dorreak ere. Harresi-barruen eta dorretzarren irudia erakutsiko dizkigu seiluak.

10720053

Teruelgo ipar-mendebaldean, Matarraña izeneko eskualdean dago Valderrobres herria. Bertako gaztelua XIV. mendean eraiki zuten eta nobleziaren, gotzainen eta erreginen bizileku izan zen. Aragoiko Gorteetako egoitza ere izan zen tarteka. Gorte horietan bereziki nabarmendu zen 1429an Alfontso V.a erregea. Gazteluak oin hexagonala eta irregularra du. Hiru mailatan eraikia, gelaz inguratutako patioa du eta aurreko eta alboetako fatxadetan leihateak eta arkuak. Valderrobreseko gotorlekua da gotiko zibileko handienetarikoa eta aberatsena eta monumentu nazionala izendatu zuten 1931n. Gazteluko fatxadaren perspektiba aurkituko dugu seiluan.

Partekatu zure sareetan