ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

CONSTITUCIÓN EUROPEA

  • Jaulkipen-data: 12/01/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 1.000.000
  • Zigiluen posta-balioa: 0,28 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

20120051

Berriz ere, Europak leku bat du filatelian, Europako Konstituzioari edo, beste izenez, Konstituzio Itunari eskainitako zigiluarekin. Testu hori, hain zuzen, berrestu beharko dute Europar Batasuneko 25 estatu kideek, indarrean sartu baino lehen. Europa batua, gero eta sendoagoa, herritar guztiak barruan hartzen dituena eraikitzeko, funtzionamendu arauak xedatzen dituen guztientzako konstituzioa ezarri behar da. Erroman, 2004ko urriaren 29an, Europar Batasuneko estatu kideetako estatuburu edo gobernuburuek izenpetu zuten Konstituzio Ituna, eta estatu bakoitzak bere konstituzioko arauen arabera berrestu beharko du, hau da, bere parlamentuan onartu beharko du eta/edo erreferenduma egin. Hala, Europako herritarrek, botoa emanez, askatasunez adierazi ahal izango dute konstituzio testuaren aldeko edo kontrako iritzia. Europako Konstituzioa 2006ko azaroaren 1ean sartuko da indarrean, baldin data horretan berresteko tresna guztiak gordailutu badira. Testuak lau zati, bi eranskin eta 36 protokolo ditu. Protokolo horietako 28 bazeuden jasota Europako Erkidegoa eratzeko eta Europar Batasuna eratzeko itunetan (egun indarrean direnak). Gainerako 8 protokoloak berriak dira. Dokumentu garrantzitsu hori aurrerapen handia da Europako batasun politikoa eraikitzeko, eta oinarritzat dituen funtsezko printzipioak dira bakea, gizarte eta lurralde kohesioa, herrien arteko lankidetza, giza eskubideak babestea eta nazioarteko legezkotasuna. Halaber, estatu kide guztiak demokraziaren eta gizartearen aldetik sendotzea ekarriko du, eta garrantzizko urratsa da ia 500 milioi biztanleren garapen ekonomikoan. Zigiluan diseinu libre bat ageri da Europako Konstituzioa izenburuaren gainean, Espainiako hizkuntz ofizial guztietan idatzita.

Partekatu zure sareetan