ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

Diarios Centenarios

  • Jaulkipen-data: 16/05/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado engomado fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal) y 28,8 x 40,9 mm. (verticales)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,78; 1,95 y 2,21 €
  • Tirada: 1.000.000 de cada valor postal
  • Horzduna: 13 3/4

Beste hiru seiluk osatuko dute jada zabala den Ehun Urteko Egunkariei buruzko sorta. Diario Palentino, Balear Uharteetako Ultima Hora eta Diario de Ibiza egunkarien txanda da oraingo honetan.

20520051

Diario Palentinok 124 urteko ibilera luzea egin du kazetaritzako jardunean, beti ere palentziarren zerbitzura eta haien interesak aintzat hartuta. Jose Alonso Rodriguezen ekimenez sortu zen 1881eko maiatzaren 17an eta joera liberala zuen. El Dia, Palentziako egunkari kontserbadorearekin bat egin zuen 1941ean. Geroago, 80ko hamarkadan, Alonso familia jabetu zen egunkariaz eta 1998an Promecal taldeari saldu zion. Promecalen eskuetan erabat berriztatu zen egunkaria, egoitza aldatu zuen eta baliabide eta teknologia berriez hornitu zen. Ion Echebestek diseinatu du seilua eta Victorio Machoren lana den Oteroko Kristoaren irudia eta hiriko ezkutua erakusten ditu. Oilarra ere agertzen da, saltzaile edo “vocero”-en eta egunkariaren korporazio-identitateko sinboloa dena, hain zuzen.

20520052

Ultima Hora arratsaldekaria Palma de Mallorcan sortu zuen 1893an Jose Tous Ferrerrek. Gero, goizetan hasi zen argitaratzen eta 1974an, Majorca Daily Bulletineko editoreak akzioen gehiengoa erosi zien jabeei, Tous familiari, alegia. Denborarekin, beste hedabide batzuk ere osatu dute Serra taldea. Hauek dira: Diari de Balears (katalanez inprimatzen dena), Ultima Hora Radio (COPErekin elkartua), Brisas (Ultima Hora egunkariko igandeetako magazina), Antena 3 TVMallorca (tokiko informatiboa), eta 2000ko urtarrila geroztik, Ultima Hora Menorca. Egunkariaren argitalpen-ekimenen artean dago Gran Enciclopedia de Mallorca izenekoa eta uhartearen jakinduria eta kultura biltzen ditu 18 liburukitan. Balearrak erkidego aberatsa, modernoa eta plurala bihurtu duten gizarte-maila eta pertsona guztien aldeko apustua egiten dihardu Ultima Hora egunkariak. Itsasoaren eta uharteen gainean egunkariaren ale bat tolestuta irudikatzen du seiluak.

20520053

Diario de Ibiza da Balearretan goizetan argitaratzen den egunkari zaharrena, 1893an sortu baitzen. Baditu, beraz, 112 urte. Egindako ibilera luzeagatik eta Pitiusas uharteetako interesen defentsagatik hainbat goraipamen jaso ditu: Consell Insularreko eta Ibizako udaleko urrezko dominak, hain zuzen. Prensa Iberica taldearena da 1991 geroztik. Talde horrek egunkariaren enpresa-egitura eraberritu du eta ekoizpen sistemak gaurkotu. Diario de Ibizako irakurleek denetariko gehigarriez gain (kirol, gizarte eta kulturari buruzkoak), Ibiza eta Formenterako Turismo-gidak ere badituzte aukeran. Diseinu berritzailea du seiluak eta Eivissa eta Formenterari dagozkien itsasoko eta arkitektura gaiak erakusten ditu.

Partekatu zure sareetan