ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

EXFILNA

  • Jaulkipen-data: 20/06/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Calcografía y Offset
  • Papera: Estucado engomado mate fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 28.8 x 40,9 mm. (vertical)
  • Bloke-orriaren tamaina: 78 x 105 mm. (vertical)
  • Zigiluen posta-balioa: 2,21 €
  • Tirada: 600.000 hojas bloque
  • Horzduna: 13 3/4

Alacant izango da EXFILNAren edizio berri baten gertalekua, eta dagoeneko XLIII.a dugu. Erakusketa Filateliko Nazionala 2005arekin bat etorriz, ohiko izan den bezala, oroitzapenezko seilua agertzen duen bloke-orri bat jaulkitzen da. Seiluan Santa Barbara gazteluko Omenaldiaren dorrearen erreprodukzioa ikus daiteke eta bloke-orriak, berriz, Alacanteko ikuspegi orokorra eskaintzen digu hondoan; ikuspegi horren lehen planoan, seiluaren alboan, hondartza ikusten da, erdi-bitarteko plano batean palmondoz eta eraikinez hornituriko pasealekua eta, guztiaren atzean, Benacantil mendiaren arroka itzelak; 166 m-ko garaiera duen harkaitzaren gainean kokatuta dago Santa Barbara gaztelua.

20620051

Gaztelako Alfontso infanteak, gerora Alfontso X. Jakintsua izango zenak, gaztelua arabiarrei kendu zienean hartu zuen Santa Barbara izena, 1248ko abenduaren 4an gertatu baitzen hori, Santa Barbara egunean, hain zuzen ere. Jaime II.aren bitartez, Aragoiko erresumaren jabetzakoa izatera heldu zen. Zenbait mende geroago, Karlos I.ak hasi zituen gotortzeko lanak, baina, Felipe II.a errege zela iritsi zen gazteluaren behin betiko berrikuntza. Berari zor zaizkio oraino badirauten eraikinak eta esparruak. Frantsesek 1691n Alacanten egindako bonbardaketek, 1706tik 1709ra bitartean Ondorengotza-gerrako ekintza militarrek eta Cartagenako erreboltari kantonalistek 1873an Numancia fragatarekin egindako erasoek ia errautsi zuten gaztelua. Zaharberritze sakon bat egin eta gero, gotorlekua 1963an zabaldu zen jendearentzat eta honakoak geratu dira ikusgai, bertako hiru barrutietan: Ingelesen bastioia, Ingeniarien parkea, Ohorezko aretoa, Gobernadorearen etxea, Felipe II. aretoa, Armen barla, Zaingo-atala eta Erreginaren bastioia. Alacantek, hiri abegitsu eta modernoa izaki –325.000 biztanle inguru–, ekainaren 20tik 26ra bitartean besoak zabalik hartuko ditu filatelistak eta seiluzaleak. Espainiako filateliaren alorrean izan ohi den topaketarik garrantzitsuenetarikoa dugun EXFILNA eta bloke-orri berri honen jaulkipena, bildumazaletasuna duintzera datozkigu eta aurreko edizioen emaitza gisa sortutako gaikako saila, dagoeneko zabala izanda ere, aberastu egingo dute. De esta hoja bloque se realizó una Prueba de Artista con el sello en negro.

Partekatu zure sareetan