ONLINE BIDALI

Bidali dokumentuak edozein gailuren bitartez, edonon zaudela, kasu guztietan legezko baliotasunarekin.

Burofaxa

Dokumentuak premiaz eta segurtasun osoz bidali

Eskutitza

Bidali eskutitz digitala, arrunta zein ziurtatua

Tarjeta Postal

Posta-txartel digitalak Internet bidez bidali

BIDALKETAK PRESTATU

Inprimatu etiketak eta ordaindu zure bidalketak Correos-en bulegora joan aurretik

PAQ 48

Entrega 24/48 orduren buruan, jatorriaren eta helmugaren arabera

Gutun ziurtatua

Egiaztatu jaso dela, sinadura bidez

Notificaciones Administrativas

Legezko jakinarazpenak egiteko zerbitzu aproposa

LAGUNDU AHAL DIZUGU

Zigilu-jaulkipenak

Jaulkipena

NATURALEZA.- El Pont de Suert (Lleida)

  • Jaulkipen-data: 07/09/2005
  • Inprimatzeko prozedura: Huecograbado
  • Papera: Estucado, engomado, fosforescente
  • Zigiluaren tamaina: 40,9 x 28,8 mm. (horizontal)
  • Paper-orriaren zigilu-kopurua: 50
  • Zigiluen posta-balioa: 0,28 €
  • Tirada: 1.000.000
  • Horzduna: 13 3/4

Kataluinako El Pont de la Suert herria Alta Ribagorçako eskualdean dago. Eskualde menditsua da, malkartsua eta paisaia ikusgarriduna. Bertan, haitz-punta altuak, zirkuak, glaziarrak eta bailara estuak aurkituko ditugu. Eskualde honetan dago baita, Aigüestorteseko Parke Nazionala eta Sant Maurici Lakua, maila horretako natura-gune bakarra Kataluinan. Kuaternarioan granito eta arbelengan glaziarrak izan zuten eragina ezin hobeto ikusiko dugu Parke Nazional honetan. Ugariak dira lakuak edo aintzirak (“estanys”) eta horregatik da Pirinioko aintzira-gune garrantzitsuena. Ur mantsoko meandroak ere ugariak dira, “aigüestortes” deitzen direnak, eta natura-guneari erakargarritasun berezia ematen diotenak.

20920051

Val d´Aranetik, Vielhako tuneletik irtenda, Alta Ribagorçan sartuko gara. Hemen, El Pont de la Suert herria nabarmenduko dugu eta bere hormen barruan iraganeko hainbat gauza aurkituko ditugu: Mercadal plaza, asteroko merkatuaren kokalekua; Major kalea eta plaza portikoduna; Abacial palazioa, XV. mendeko gotiko zibil erakoa eta Santa María de Lavaix monasterioko abadearen egoitza; eta gaur egun, museo bihurtutako Asunción antzinako eliza, Ribagorçako Arte Sakroaren bilduma biltzen duena. Orain atera dugun seiluak, Nuestra Señora de la Asunción erakusten du, batez ere, atea eta dorrea nabarmenduz. Eduardo Torroja Miret eta José Rodríguez Mijares arkitektoen proiektuaren arabera eta haien zuzendaritzapean egin zen 1955ean. Alderantziz jarritako itsasontziaren forma du nabeak eta kanpandorreak, berriz, itsasargia edo faroa ekartzen du gogora. Planteamendu futurista eta abangoardiakoak jarraituz dago egina eliza osatzen multzo arkitektonikoa. Natur paisaia ederrak, ingurune geologikoak eta hainbat ibilbide eta monumentu eskaintzeaz gain bidaiariari, El Pont de la Suert herriak antzinako jaiak ere eskaintzen dizkio: Sant Sebastià eta Falles de Sant Joan jaiak, besteak beste. Datu kurioso bezala, badute herrian igarabak errekuperatzeko eta ugaltzeko zentroa, jendeari irekita dagoena.

Partekatu zure sareetan